Edukira joan

Xabier Soubelet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Soubelet
Bizitza
JaiotzaZiburu1953ko maiatzaren 20a (72 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, idazlea eta margolaria
Izengoitia(k)Xubiltz
Musika instrumentuaahotsa

Literaturaren Zubitegia: 821

Xabier Soubelet Laskibar (Ziburu, Lapurdi, 1953ko maiatzaren 20a) euskal idazle, margolari, abeslari, kantu egilea da. Margolaritzan, Bidasoako eskolako laugarren eta azken belaunaldiko kide da, beste hainbat artistekin batera.[1]

Ziburun jaio zen, baina hainbat herritan bizi izan da bere bizitzan zehar, hala nola; Donibane Lohizunen, eta Baztango Arraioz eta Arizkunen. Azken hau, Arizkun, bere bizilekua da.

Gaztetatik izan du poesia eta musikaren sormeneko interesa, eta disziplina hauetan jardun zuen margolaritza ezagutu zuen arte. Margolaritza ezagutu ondoren, bere disziplina printzipala izatera pasa zen, poesia eta musikarekin jarduten jarraitu duen arren. 1975ean izan zuen margolaritzarekin lehen kontaktua, Jose Mari Apezetxea margolari baztandarra ezagutu zuenean, bere emazte oiharen lehengusua zela eta. 1977ean, margolari baztandarren taldean sartu zen, Bidasoako eskolako azken belaunaldiko hainbat kideekin batera. Margolari hauen artean Ana Mari Marin, Jose Rezola, Kepa Arizmendi, Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo aurkitzen ditugu. [2]

Margolaritzan Jose Mari Apezetxea izan zen bere irakaslea eta margolaritzaren munduan lehen pausoak ematen lagundu ziona, Bidasoako Eskolako azken belaunaldiko kideen laguntzarekin batera.

Behin Bidasoako Eskolan sartu zela, margolaritzak garrantzi handia hartuko du artista gisa ulertzeko. Bere ibilbide guztian zehar margolaritza mota ezberdinak jorratu ditu, artista multidisziplinarra izanez. Margotzen hasi zenetik erakusketak egiten eta erakusketetan parte hartzen egon da etengabe. 1977an Bidasoako Eskolan sartu ondoren bere lehenbizizko erakusketan hartu zuen parte. Geroztik Euskal Herriko hirburuetan egin ditu erakusketak eta Europan ,Madrilen, Barzelonan, Parisen, Belgikako Courtrai herrian, Lisboan,Bolonian, Londresen, Milanen, Erroman, Napolesen, Bordelen ... Horrez gain, munduko herrialdetako hirietako erakusketak egin ditu baita ere, hala nola; San Franciscon, New York-en, Quebec eta Mexikon eta ,Buenos Aires,. 1993 bi sari nagusi irabazi zituen, Adour Bidasoa txapelketa eta Donibane Lohizuneko sari nagusia

Donibane Lohitzunen eta Arizkunen ditu bere lantokiak, 15 AV LABROUCHE kalean batean eta Txuputo kalean Baztaneko herrian . Bere sorkuntza artistikoa pil-pilean dago, orain arte 2780 margoak eginda, hainbeste olerki eta eleberri liburu argitaratuta, eta 370 abesti jadanik sortuta, doinu eta hitzak. Horiek entzuteko www.soubeletxabier.com weborrian sartu. Bere inguruan sortu duen XXX- Xabier Xubelet eta Xamanat- taldearekin batean kontzertu ugari dagizki, Nat Cazarre gitarraz, Andreas Eichner flautaz eta Maddi Irigoyen arrabitaz. [4]

2025ean egindakoa

Bere margolaritza estiloak etengabeko aldaketak jaso ditu bere bizitza zehar. Margolaritzarekin izan zuen lehenego kontaktua ondoren, impresionismorantz jo zuen, Cezanne margolariaren eragina jasoz. Impresionismoaren oinarrietako bat errealitatea isaldatzea denez. Soubeleten margotako asko Baztango paisaiak dira, han bizi izan delakoz bere bizitzaren zati handiena. Urteak pasa ahala, expresionismo alemanak batez ere izan dauka bere margoetan eragina, margo impresionisten objektibotasuna galtzen duenak. 2010ko hamarkadatik aurrera korronte abstrakturantz jo du, kolore argi eta biziko margoak emanez emaitza bezala.[5]

Bere margolaritzaren eboluzioa dela eta, mota edo korronte ezberdineko margoak aurkitu ditzakegu bere erakusketa zein taillerrean.

Alde batetik arte figuratiboko margoak ditu, non iparraldeko paisaiek dute protagonismoa, errealitatea eta natura irudikatuz. Beste aldetik, margo abstraktuak ditu ere, errealitatea isladatzea bilatzen ez dutenak eta kolore argi eta biziak dituztenak. Bi margo mota hauek konbinatzen dituzten margoak ditu baita ere, Abstrootism ( Abstract eta Root) izeneko margoa. Margo mota honek abstrakzioa eta errealitatea nahasten ditu aldi berean, margo abstraktu batetik abiatzen da baina elementu errealak ditu txertatuta. Bere kasuan elementu erreal hauek etxeak, bordak, mendiak... izan ohi dira, Baztango paisaiei erreferentzia eginez. [2] Gaur egun eta 49 urte olioz tindatzen egon ondotik, akrilikora pasatu da, osasun arazoengatik batez ere.

Olerkigintza eta eleberrigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolaritzan hasi baino lehenagotik egiten zuen olerkigintza eta prosa, 1975etik aurrera ehundaka olerki idatziz. Olerki hauek hainbat gai ezberdin jorratzen dituzte, horien artean; existentzialismoa, Oteizaren filososfia, inmigrazioa, teoria eboluzionista eta sortzailea, sormen artistikoa... Ez ditu soilik olerki indibidualak idatzi, baizik eta olerki bildumak publikatu ditu baita ere. Olerkigintzaz gain, prosan ere idatzi du, eleberriak publikatuz eta zenbait aldizkaritan kolaboratuz, hala nola; Kazeta, Eskuz eta Begiz, Maiatz, Hatsaren Poesia, eta Elinberri aldizkarietan

16 dira berak publikatutako liburuak, non poesiazko lau, bi kronika, komedia musikal bat, artezko bat eta lau eleberri bereizten diren:

  • Oroitzirriak (2006): Kronika liburura. Maiatz argitaletxea
  • Bizil eta Oldar (2008): Olerki bilduma. Hiria argitaletxea
  • Izotzetik Izanera (2008): Eleberria. Elkar argitaletxea
  • Iza ote iza? (2011): Olerki bilduma. Maiatz argitaletxea
  • Oroitzirriak II (2012): Kronika liburua. Maiatz argitaletxea
  • Elektroxok (2015): Olerki bilduma. Maiatz argitaletxea
  • Sortzearen Eztandak (2016): Eleberria. Elkar argitaletxea
  • Gure Bazterrak (2016): Margolaritza bilduma. Arteaz argitaletxea
  • Bizil (2017): Olerki bilduma. Xubiltz argitalpenak
  • Gure Herria (2017): Komedia musikala. Xubiltz argitalpenak
  • Hiru seme (2023): Eleberria autobiografikoa. Xubiltz argitalpenak
  • L'assault des condors (2019): Eleberria. Xubiltz argitalpenak
  • IZ source de vie (2021): Eleberria. Xubiltz argitalpenak
  • Gernika 81. Txoria badator, txoria badoa (2018): Eleberri historikoa. Elkar argitaletxea [6]
  • Desorekaren oreka ( 2025) Olerkiak Xubiltz argitalpenak
  • Louis Floutier eta Xabier Soubelet, euskal paisaiaren bi ikuspegi (2024) Arteaz eta Xubiltz argitalpenak.

Bi zatitan banatutako olerki liburua da. Titulua hitz-joko bat da, berak idatzitako beste liburuei erreferentzia egiten diena. Izotzetik Izanera bere liburuari erreferentzia dago. Liburu honek Euskararen iturburua aztertzen du, iz onomatopeia daukaten hitzak euskararen iturburua izan daitezkela jorratzen baitu. Beste aldetik Jorge Oteizari egiten zaio erreferentzia titutluan hitz joko batekin. Liburuko lehen zatia Oteizaren pentsamendua eta lanarekin zerikusia duen olerkiek osatzen dute. Horregatik, hitz jokoa erabiltzen du libururaren izenburuan.

Liburuaren bigarren zatia guztiz ezberdina da, ez baitu zerikusirik Oteiza edo artearekin. Zati honetan, arazo sozialak jorratzen ditu, kasu honetan emigrazioa. Bigarren zati hau etorkinei buruz egindako olerkiez dago osatuta. Hauek itsasoan jasaten dituzten egoerak, etorkinak bihurtzeko dituzten arrazoiak... [7]

Izotzetik izanera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hau eleberria da baina ez da ohiko eleberri bat, eleberri linguistikoa baizik. Kontakizun prehistoriko batez, bere esukararen jatorriaren inguruko teoria azaltzea dauka helburu eleberriak. "Iz" uraren onomatopeia gisa identifikatzen da eleberrian, izurde eta izotz hitzen adibideekin.

"Iz" soinuaren teoria garatzen da eleberrian, biziz eta fiuntsezko hitzek "Iz" soinua daukatela justifikatuz, hala nola; izen, biziz izan eta aditzaren konjugazioak... Eleberria zehar euskararen iturburua eta haren garapenari buruzko teoria eta hausnarketak garatzen ditu. [8]

Artista multidisziplinarra denez, musikak ere garrantzia izan du bere obra artistikoan. Olerkigintza eta eleberringintzarekin batera, musikarekin eman zituen bere lehen pausuak artean; margolaritza ezagutu zuen arte. Olerkiei dagokionez, olerki musikatuak ere idatzi ditu kantuekin batera. 70ko hamarkadatik aurrera ehundaka kantu sortu eta erregistratu ditu. Kantuetan abotsa berea da, baita ere guitarraren soinua. Bere bizitzan zehar musika ez da gehien jorratu duen aspektu artistikoa baina garrantzi handia eman dio ere, Gezitik Gazira diskoa sortuz. Euskal herriko hiri ezberdinetako musika festibaletan parte hartu du kontzertuak emanez, baita ere bere bizilekua den Arizkunen.

Sorkuntzak ere egin ditu hala nola. "Txoria badator , txoria Badoa ", Gernikako bonbardaketari buruzko saioa. "Sormena," kantu saioa berezia, sorkuntzak dakarren emozioa adierazten duena, "Amatxi betiko" , euskal gizartean eta etxean apatxik izan duen garrantziaz. XXX taldearekin kontzertuak ugari eman ditu.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1] Auñamendi entziklopedia

[2] Xaloa telebistaren elkarrizketa

[3] Curriculum Vitae. Xabier Soubelet webgunea

[4] Sasternea, Xubiltz. Xabier Soubelet webgunea

[5] Book. Xabier Soubelet webgunea

[6] Libros. Xabier Soubelet webgunea

[7] Zuzeu. Xubiltz eta Oteiza

[8] Izotzetik izanera. Xabier Soubelet webgunea

[9] Cantautor. Xabier Soubelet webgunea

[1] Zuzeu. Euskal paisaiaren bi ikuspegi