Ana Mari Marin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Mari Marin
Bizitza
Izen osoa Ana María Marín Gutiérrez
Jaiotza Elizondo1933ko abuztuaren 13a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Elizondo2020ko abuztuaren 24a (87 urte)
Heriotza modua : Alzheimerra
Irakaslea(k) Ismael Fidalgo
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mugimendua espresionismoa
Inpresionismo ondokoa
fauvismoa
Firma de la pintora Ana María Marín.png

Ana Mari Marin Gutierrez (Elizondo, Baztan, 1933ko abuztuaren 13a - Iruñea, 2020ko abuztuaren 24a) nafar margolaria eta emakume aitzindaria izan zen, Baztango erreferente soziala eta kulturala.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Mari Elizondon jaio zen Paularena etxean. Gurasoak, Julia Gutiérrez donostiarra eta Blas Marin baztandarra izan zituen. Aita Baztango alkatea izan zen errepublika garaian. Hiru urte zituela Frantziara exiliatu behar izan zuen familiarekin batera. Lehen eskola Frantzian ezagutu zuen, Donostian bigarrena.[1]

Margolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urterekin hasi zen margotzen, bolada bat ohean igaro behar izan zuenean, gaixo. 13 urte zituela marrazketa ikasten hasi zen Mariló Lasheras Aguirre irakaslearekin. 1948. urtearen inguruan Elizondon familia berrelkartu eta ametsetako egonkortasuna lortu zuen. Baztanekin elkartzea erabakigarria izan zen nerabezaroa bizitzara zabaltzeko unean. Hantxe ezagutu zuen ustekabean Ismael Fidalgo Ana Mariren pinturarako bokazio piztu zuen bizkaitar margolaria.[1] [2]

Harreman estua izan zuen beste artista batzuekin ere, hala nola Mentxu Gal margolari irundarrarekin, zeinarengandik eragin handia jaso zuen, Agustín Ibarrolarekin, edo Jorge Oteizarekin, haren "aita espiritualtzat" jotzen zuena.

Osasunak utzi zion bitartean margotu zuen; denbora asko ematen zuen estudioan, ia egunero aritzen zen hainbat orduz. Haren pintura espresionista eta bitalista da; haren hitzetan, bere izaera bezalakoa. Kolore biziak erabiltzen zituen, eta olioa eta akuarela, batik bat. Zenbait kritikariren arabera, haren obra "ordenatua, harmoniatsua, arina, freskoa eta intimoa" da.[3]

Aitzindaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztanen prakak jantzi zituen lehen emakumea izan zen. Baztango lehen emakumezko zinegotzia eta Elizondoko lehen zinpeko alkatea ere izan zen.[4]

Ekintzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoengandik musikarekiko zaletasuna jaso zuen, eta Elizondoko Abesbatzen Elkarteko kide izan zen hainbat urtez. Baztandarren Biltzarraren sorrera ere sustatu zuen, 1963an. Bailararekiko loturak eta kezkak bultzatu zuen politikagintzan ere aritzera: 1967an udal hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz, eta Baztango Udaleko zinegotzi izan zen 1967 eta 1974 artean, eta, ondoren, zinpeko alkate, 1975etik 1977ra.[3]

Medicos Mundi eta Unicef erakundeak lagundu zituen eta alkolemiaren kontrako kanpainak bultzatu zituen. [5]

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ohorezko lehendakaria eta Kaliforniako Western Range Association elkarteko 'ohorezko kidea' ere izan zen, Estatu Batuetara artzain joan behar zuten gazteekin egindako lanagatik eta laguntzagatik.[6]

87 urterekin zendu zen, Iruñean, gaixotasun luze batengatik ospitaleratuta zegoela.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1956an egin zuen lehen erakusketa, 21 urte zituela, Iruñeko Aurrezki Kutxaren García Castañón aretoan

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an, Blanca de Navarra elkartearen omenaldia jaso zuen Elizondoko Casinoan.[5][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (2013-10-01). «La pintura de Ana Mari Marín. Síntesis y dirección de una trayectoria» Fco Javier Zubiaur Carreño Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  2. Berria. «Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da» Berria Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  3. a b Berria. «Ana Mari Marin margolari baztandarra hil da» Berria Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  4. a b (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2020-08-24). «Muere a los 87 años la pintora de Baztan Ana Mari Marín» diariodenavarra.es Noiz kontsultatua: 2020-08-25.
  5. a b (Gaztelaniaz) «Navarra rinde homenaje a Ana Mari Marín, la precursora pintora baztanesa» El Diario Vasco 2019-10-27 Noiz kontsultatua: 2020-08-25.
  6. «Fallece la pintora baztandarra Ana Mari Marín a los 87 años» Fallece la pintora baztandarra Ana Mari Marín a los 87 años Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  7. «Ana Mari Marín. Marín, Ana Mari » Museo Gustavo de Maeztu» Museo Gustavo de Maeztu 1996-11-01 Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  8. «HISTORICO PINTURA» josemariamuruzabal.com Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  9. (Ingelesez) «Exposición "Ana Marín. Toda una vida 1955-2013" con obras de la pintora de Elizondo Ana Mari Marín. Pabellón de Mixtos. Ciudadela.… | Pinturas, Exposiciones, Pintor» Pinterest Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  10. (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (2013-10-01). «La pintura de Ana Mari Marín. Síntesis y dirección de una trayectoria» Fco Javier Zubiaur Carreño Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  11. Despedimos la exposición de la pintora Ana Mari Marín. Noiz kontsultatua: 2020-08-26.
  12. (Gaztelaniaz) «Blanca de Navarra reconoce la trayectoria artística de la pintora Ana Mari Marín» NAVARRA INFORMACIÓN 2019-10-27 Noiz kontsultatua: 2020-08-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]