Edukira joan

Xylotrechus arvicola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xylotrechus arvicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaClytini
GeneroaXylotrechus
Espeziea Xylotrechus arvicola
[[|]]

Xylotrechus arvicola Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Guillaume Antoine Olivierek 1795ean deskribatu zuena. Europa guztian zabaldurik dago, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean ere bai[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da.[2]

Kakalardo hauek mahatsondoak zulatzen dituzte eta izurri kontsideratzen dira.[3]

Kakalardo txikia da, emeek 1,34 cm hartzen dute eta arrek 1,15 cm[4]. Gorputza beltza da eta marra fin horian ditu. Hankak marroi argiak edo horiak dira. Batesiar mimetismoaren adibide argia da, liztorra dela irudikatzen baitu harrapariak uxatzeko, baina benetan ez da pozointsua[4]. Duen itxura horrekin Clytus arietis espeziearekin nahastu daiteke.

Ile finak estaltzen du gorputza, batez ere aurrealdean. Burua nahiko biluzia du eta bi antena luze ditu.

Hegaldi laburrak egiten ditu, baina haizea alde badu distantzia luzeak egin ditzake hegan.[4]

Fruita arbolen in guruan azaltzen da. Alemanez adibidez Sauerkirschen-Widderbock ("gereziondoetako aharia") esaten diote eta gaztelaniaz Tornillo de la vid ("mahatsondoen torlojua"). Helduak zein beldarrak xilofagoak dira eta galeriak egiten dituztenez izurri kontsideratzen da kakalardo hau.[3]

Xylotrechus arvicola-ren bizi zikloak bi urte irauten du. Helduak maiatzetik abuztura ikusten dira hegan. Emeak udazkenean arrautzak jartzen ditu zuhaitz hiletako arrakaletan. Beldarrak zuhaitzetako zuraz elikatzen dira. Galeriak osatzen dituzte eta zerrautsaz estaltzen dituzte zuloak.

300 egun ingurutan beldarrek hainbat estadio igarotzen dituzte[5] eta guztiz garatu direnean, 32 mm-taraino irits daitezke[4], galeria zabal bat eratzen dute, kanpoaldearekin lotura duena, eta bertan eratzen dute pupa.[3] Pupa aldiak 17-30 egun irauten ditu eta helduak askatzea era mailakatuan gertatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cerambycidae (Longhorns)» titan.gbif.fr (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Tornillo de la vid» Plagas (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  4. a b c d e «El tornillo de la vid (Xylotrechus arvicola): Prevención y control» www.infoagro.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
  5. García Ruiz, Esteban. (2009). Contribución al manejo integrado de plagas en vid: Xylotrechus Arvicola y Lobesia Botrana. Universidad de La Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]