Ya d'ar brezhoneg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ya d'ar brezhoneg (euskaraz "Bai bretoierari") Bretainiab Ofis ar Brezhoneg ("Bretoeieraren Bulegoa") erakundeak bultzaturiko bretainieraren ofizialtasunaren aldeko ekimen da. Bestaldetik, bretoriera Bretainiako eguneroko bizitzan erabiltzearen aldeko kanpaina bat ere bada, Euskal Herriko Bai Euskarari ekimenaren nolabaiteko parekotasuna du. Bi zatitan osatzen da:

Ya d'ar brezhoneg 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde zibilei zuzendua dago: empresak, elkarteak, GKEak, etab. Kanpaina hau 2001eko urriaren 5ean abian jarri zen, orduan 177 erakunde elkartu eta bretoiera garatu eta erabiltzeko helburuz akordio batetara ailegatu ziren (seinaleztapena, lankideen formakuntza, agiri ofizialak...). Lehenbiziko sinatzaile hauen artean erakunde handiak (Crédit mutuel de Bretagne edota Quimperreko Komertzio eta Indrustria Ganbera), artisauak, kirol elkarteak, etab. 2008ko amaiera aldera, kanpainak jada 635 sinatzaile zituen, horietako erdiak enpresak zirelarik.

Ya d'ar brezhoneg 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren atal hau lurralde erakundeei zuzendua dago (batez ere udalerriei). Atal honi atxiki zitzaien Bretainiako udalerriek 40 ekintza ezberdin burutzeko proposamena onartu zuten. Proposamen hau 2004ko abenduaren 22an Pontivy udalerrian burututako bilera batean adostu zen, bertan tokian-tokiko arduradunek (élus) kanpaina honetan proposatutako 28 ekintzetatik gutxienez bost ekintza burutzeko asmoa erakutsi zuten. 2008ko amaiera aldera, proposamen honek 91 udalerrien atxikimendua bereganatua zuen. 2009ko otsailean jada 98 udalerri hauen onarpena zuen:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Bretainia