Ar Redadeg
Ar Redadeg-en aldeko standa Rennesen ospatzen den Yaouank musika jaialdian
Ar Redadeg bretainiera hizkuntza sustatzeko 2008an estrainekoz ospatu zen lasterketa da. Bretaniar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-emon batzuen ondorioz harremanetan jarri eta gero sortu zitzaien ideia izan zen.
Diwanentzako dirua biltzea izan zen zuen lehen xedea, eta Korrikaren antzerako eredua jarraitu zuen. Lehendabiziko lasterketak 600 kilometro inguru bete zituen, Nantesetik Carhaixeraino.
Ar Redadeg lasterketaren bigarren edizioa 2010eko maiatzean egin zuten, 2009ko Korrikak delegazio bat bidali zuen bigarren Ar Redadeg-a prestatzeari begira.
Hortik aurrera, bi urtetik bi urtera Ar Redadega ospatu dute Bretainian.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ya d'ar brezhoneg:
- Rith: Irlandan
- Ras yr Iaith: Galesen
- Korrika: Euskal Herrian
- Correllengua: Katalan Herrietan
- Correlingua: Galizian
- Corsa per la Lenga: Arango Haranean
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Bretainieraz)(Frantsesez) Ar Redadeg lasterketaren webgune ofiziala
- Bretainiarren Korrika karrajua.org webgunean
- Gutxitutako hizkuntzen lasterketa amaigabea[Betiko hautsitako esteka]
- (Frantsesez) Ar Redadeg lasterketara joateko AEKk eta Seaskak antolatutako autobusaren esku orria
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |