Yevgeny Zamyatin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Yevgeny Zamyatin
Kustodiev Zamyatin.jpg
Bizitza
Izen osoa Евгений Иванович Замятин
Jaiotza Lebedyan1884ko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Paris1937ko martxoaren 10a (53 urte)
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg State Polytechnical University
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea zientzia-fikzio idazlea, Ingeniaria, satira-idazlea, libretista, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, literatura-kritikaria eta eleberrigilea
Lan nabarmenak We
Jasotako sariak
Genero artistikoa science fiction literaturea
satira politikoa
IMDb nm0759866

Yevgeny Ivanovitx Zamyatin (errusieraz: Евге́ний Ива́нович Замя́тин; Lebedian, Lipetsk, 1884ko otsailaren 1agreg./urtarrilaren 20ajul. - Paris, 1937ko martxoaren 10a) errusiar idazlea izan zen. Itsasontzietako ingeniaria zen bizibidez. Ipuin-liburu batekin egin zen ezagun: Uyezdnoye (1911, Probintzia giroko ipuinak). Ondoren eleberri labur bat idatzi zuen, Na kulichkakh (1914, Munduaren bukaeran). Zamyatinen idazkera inpresionista da eta eragin handia izan zuen 1920-1930 bitarteko urteetan Errusiako idazleengan eta, batez ere, «Serapionen Anaiak» literatura taldeko kideengan. Literatura eta politika bereiztearen alde ageri zen bere kritika lanetan. 1924an My (Gu) eleberria argitaratu zuen, Ingalaterran (Errusian inoiz ez zen argitaratu), eta Zamyatinen kontrako jarrerak ugaldu egin ziren Sobietar Batasunean; izan ere, gero Orwellek eta Huxleyk ibiliko zuten bidetik, gizarte komunistaren deshumanizazioaren eta indibidualismoaren satira egin zuen liburu hartan; horregatik, 1932an, eta Gorkiren arartekotzari esker, Errusiatik Parisa joan zen erbesteraturik. Zamyatinenak dira halaber: Ostrovityane (1917, Uhartekoak), eta Ipuin lizunak (1927) ipuin-bildumak, eta Ya boyus (1921, Beldur naiz), saiakera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yevgeny Zamyatin Aldatu lotura Wikidatan