Zekuiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zekuiano
Arraia-Maeztu, Euskal Herria

Zekuianoko ikuspegia 2008 8 21.JPG

Zekuianoko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Arraia-Maeztu
Koordenatuak 42° 45′ 00″ N, 2° 26′ 00″ W / 42.75°N,2.43333333°W / 42.75; -2.43333333Koordenatuak: 42° 45′ 00″ N, 2° 26′ 00″ W / 42.75°N,2.43333333°W / 42.75; -2.43333333
Zekuiano hemen kokatua: Euskal Herria
Zekuiano
Zekuiano
Zekuiano hemen kokatua: Araba
Zekuiano
Zekuiano
Altuera 690 m
Demografia
Biztanleria 95 (2007)

Zekuiano[1] (ofiziala Cicujano / Zekuiano) Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerrian dagoena. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen, bere hiriburua izan zelarik.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 95 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maeztu eta Elortzatik gatozela Atxarte[2] edo Los Pocilones[3] izeneko arroil txikia pasatzen da, Igoroin edo Musitu ibaiak (Laminoria aldeko inportanteena) haranetik ateratzeko daukan gunea.

Musitu, Elortza, Areatza eta Aletxa ditu auzoherri.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zekuianoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
82 82 80 75 79 81 84 95

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria historikoki herribildua da[4].

Eraikinik aipagarriena San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza da, herritik gora apur bat aldenduta dagoena[5]; XIX. mendean berregina, erromaniko aurreko leihatea eta gotikoan zabalduriko atari erromanikoa ditu. Bere ondoan ikasleria Maeztun kontzentratu arte eskolak izan ziren eraikina dago.

Herrian bertan Santa Ana baseliza dago[6]. Herritik iparraldera Musiturako bidean Santo Toribio baseliza dago[7]; garai zaharretan bertan biltzen ziren Laminoriako alkateak izendatzeko[8]. Udalerri modernoa osatu zenean ordea udaletxea Zekuianon bertan eraiki zuten; egun etxea herriko batzar administratiboaren bileretarako eta noizean behin auzokideen bilgune gisa erabiltzen da.

Herri honetan hiru iturri (horietako bik edanlekua dute), pilotan aritzeko eta auzokideak biltzeko lekua (elizpean), 1802ko irin-errota baten hondakinak eta Anglo-Vasco-Navarro trenbide desagertuaren geltoki bat.

Biztanleria galduz joan bada ere, azken hamarkadetan herrian bigarren etxebizitza duten batzuk ere badaude; bereziki aipatzekoa da Ama Lur izena eman zitzaion etxea (Santa Ana baselizaren parean), Getxoko Itzubaltzeta auzoko talde batek atondutakoa eta urteetan zehar udaleku eta abarrerako erabili izan dena.

Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dira, San Joan Bataiatzailearen omenez.

Ospakizuna Santa Ana baselizan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. Hala izendatua Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Entzia-Iturrieta-Izki-Kodes 1:25.000 eskalako mapan.
  3. Izendapen hori ematen zaio herriaren sarreran dagoen panel informatiboan eta udalaren webgunean.
  4. Zekuiano Euskomedian.
  5. Eliza udalaren webgunean.
  6. Baseliza udalaren webgunean.
  7. Santo Toribio webgune berean.
  8. Arraia-Maeztuko udalaren webgunea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zekuiano Aldatu lotura Wikidatan