Edukira joan

Atauri

Koordenatuak: 42°43′37″N 2°25′39″W / 42.7269°N 2.4275°W / 42.7269; -2.4275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atauri
 Euskal Herria
Atauriren goitiko ikuspegia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Geografia
Koordenatuak42°43′37″N 2°25′39″W / 42.7269°N 2.4275°W / 42.7269; -2.4275
Garaiera645 m
Demografia
Biztanleria30 (2022)

Atauri Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik.

1958an udalerri independentea izateari utzi zion arte, Arraia udalerriaren barruan egon zen.

Burdin aroko herri harresitu bat topatu da Alto del Failen; Cueva de los Moros leize-zuloan, berriz Burdin Aroko hilobiak aurkitu zituzten Armando Llanosek eta Jose Antonio Agorretak.[1]

Herriaren izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatu da: Atahuri aldaerarekin.[2] Dokumentu horretan Athauri bi aipatzen dira: Atahuri de Suso eta Atahuri de Iuso, hau da Athauri Goikoa eta Athauri Behekoa. Donemiliagako goldearen edizio digitalaren kartografia egin zutenek, Lehenengo Athauri Goikoa hori gaurko Atauriko herrigunean kokatu zuten, ―maparen etiketa Atauriko beheko auzoan ezarri zuten― eta bigarrena, Athauri Behekoa hori gaur egun Atauri Erroaldea deitzen den tokian. (Ikus, Atauri Erroaldea mapan.) Herri hustu bat proposatzen zuten mapagileek, beraz, zeren haiek markaturiko tokian ez dago gaur egun ez etxerik ez hustutako herri baten hondakinik. Baina, Atauri herria ezagututa, badirudi hipotesi ekonomikoagoa dela pentsatzea duela mila urte, Donemiliagako goldea idatzi zenean, gaur egun bezala, Atauri bi auzotan zegoela banatuta, biak elkarren ondoan. Bata, gaur egun bezala, bestea baino metro batzuk gorago, maldan gora, Athauri de Suso, eta bestea, Athauri de Iuso, gaur egun bezala, beherago.

« Atauri Izkizko mendiek eta Arburukoek osatzen duten haizpitartean zehar kokatuta dago eta Ega ibaiak eta Gasteiz-Lizarra errepideak bi auzotan banatzen dute. Andra Mariaren Zeruratzeari eskainitako parrokia-elizak eta zenbait etxek osatzen dute Goiko auzoa. Horietariko batek fatxada eliz-ezkututxo bat dauka.

Beheko auzoa errepidearen eta ibaiaren aldamenean dago. Etxeen artean, fatxadan Birgaragoieneko harrizko ezkutu eder bat daukan etxe bat nabarmentzen da. Halaber, beheko auzoan Mandazainen Kristoren Santutxoa eta frontoia daude.

Auzo biek dauzkate iturri-uraskak. Herribilduko irteeran, Ega ibaiaren alboan, uraska dago.

Maezturako bidean, erreka gora eta nekazaritzako lurrez inguratuta, Bakardadearen baseliza erromaniko ederra dago.

»

—Arraia-Maeztuko Udala.[3]


Izkiko parke naturalaren eremuan, Korres izeneko dermioan, Lucia meategia dago. Bertatik asfaltu naturala ateratzen zen, eta 1872tik 1920 hamarkadara arte izan zen. 2018an ondare industrial bezala berreskuratzeko lanak hasi ziren,[4] eta 2023tik bisitagarria da.[5]

Atauriko biztanleria

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)
Bakardadearen baseliza.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Llanos Ortiz de Landaluce, Armando. (1961). «La Cueva sepulcral de los Moros o de Peña Rasgada Atauri (Álava) : (lám. XXXVI)» Noticiario arqueológico hispánico. Madrid. 6. lib., 1-3 koadernoak (1962): 135-146. (kontsulta data: 2023-10-07).
  2. «Edición electrónica del Becerro Galicano de San Millán de la Cogolla» www.ehu.eus (kontsulta data: 2024-09-13).
  3. «Atauri – Arraia-Maeztuko Udala» www.arraia-maeztu.eus (kontsulta data: 2025-07-30).
  4. (Gaztelaniaz) P.J.P, Un reportaje de Pablo José Pérez Fotografía. (2018-08-19). «Angelita regresa a la mina de Korres» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2024-10-26).
  5. (Gaztelaniaz) Tobías, Delia. (2022-05-09). «Mina Lucía: la única en Europa donde se puede ver emanar asfalto natural» Cadena SER (kontsulta data: 2024-10-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.