Edukira joan

Ziga

Ziga
 Euskal Herria
Ziga herria.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Posta kodea31796
Herritarrazigatar
Geografia
Koordenatuak43°07′11″N 1°34′18″W / 43.11972°N 1.57167°W / 43.11972; -1.57167
Garaiera364 m
Demografia
Biztanleria136 (2020)

Ziga Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian kokaturik dagoena. Auzo bakarra du, Zigaurre izenekoa. Almandoz, Aniz eta Berroetarekin batera Baztango Basaburua eratzen du. 2018an 188 biztanle zituen.[1]

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziga Baztan ibaitik hegoaldera dago, 400 metrora itsasoaren mailatik gora. Saioa eta Abartan mendiek inguratzen dute. Iruñetik 40 kilometrora eta Irundik 54 kilometrora dago. Baztango begiratokitik (Ziga eta Zigaurre artean) Baztan haraneko ikuspegi zabala dago.

Bestak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigako bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzoetan. San Markos ospatzen da apirilaren 28an eta San Andres azaroaren 25ean.[3][4]

Zigak lehen saria lortu zuen 2017ko Baztandarren Biltzarrean, 'Maitena zinea' orgarekin.

Zigak azken urte hauetan, zenbaitetan eskuratu izan du Baztandarren Biltzarreko desfileko lehenengo saria. Hala eta guztiz ere aipatzekoa da lehenago ere, lehenengo sari anitz irabaziak dituela herri txiki honek.

  • 2017an: ‘Maitena zinea’ gogora ekarri zuen, 50 urte lehenagoko kartelera.[5]
  • 2018an: 'Tratantia gosarian, baserria mixerian eta makina bidean'. Zigara deitzeko makina eta intseminazioa ailegatu zirenekoa irudikatu zuten.[6]
  • 2019an: "Ziberneko kaoline, jendia lerrine, kable ta kamionian garraio fine". 60ko hamarkadan Zigako Ziberne xokoan kaoline atratzearen eta garraiatzearen momentua ekarri zuen gogora orga honekin. [7]

Zigatar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]