Zorrotzeko zubia
Zorrotzeko zubia | |
---|---|
Zorrotzeko zubia Indalecio Ojangurenen argazki zahar batean. Atzean Usurbilgo kaxkoa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Usurbil |
Koordenatuak | 43°16′00″N 2°03′18″W / 43.266598°N 2.055091°W |
Zorrotzeko zubia[1] Gipuzkoako Usurbil udalerrian dagoen zubi bat da. Oria ibaia zeharkatzen du, Santuenea auzoa eta Kalezarko erriberak elkarlotuz.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aliriko zubiarekin batera Usurbilgo zubirik zaharrena da.[2] 1549an Juan Pérez de Arrillagak bere testamentuan erreal bana utzi zien Usurbilgo 2 zubiei.[3] Horrek zubiak zurezkoak zirela adieraziko luke eta dirua haien mantenurako izango litzateke.[4] 1592an Lucía de Mutiozavalek 2 erreal utzi zituen Çorroçako zubiaren konponketetan laguntzeko. Hori da zubiaren izenaren aipamenik zaharrena.[4] Luis Murugarren historialariak dionez zubi hau garai hartan Usurbil eta Aginaga arteko muga zen, Urdaiaga Aginagako aldea izango baitzen garai hartan.[4] 1639an Juanes de Ondaldagorrik aginagarrak zubia berreraikitzeko eskatu zion Usurbilgo Kontzejuari[3][5] eta gastuen bi heren bere gain hartzeko, beste herena aldiz Aginagak ordainduko luke.[3][4] Zubi hau Zestoa eta Donostia arteko errege bidean zegoela esaten zen.[4] Uholde handiek zurezko zatia hondatzen zutenean alak erabili behar izaten zituzten ibaia gurutzatzeko.[2] Zati bat zurezkoa izateak bidea mozteko aukera ematen zuen arrisku garaietan, batez ere gerrateetan.[4]
1999ko eraberritzeko lanetan porlanezko bide zoru zabalagoa bota eta jatorrizko harrizko barandak metalezkoekin ordezkatu zituzten.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harlanduz eraikitako erdi puntuko 4 arku ditu eta gainean porlanezko bide zorua. Harlanduzko zubi-brankak ditu pilareetan ura alboetara bideratzeko, bai ur gora eta bai ur behera.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zorrotzeko zubia» Usurbilgo Toponimia (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
- ↑ a b c d e «Zorrotzeko zubia» Usurbilgo ondarea ezagutzen (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
- ↑ a b c Luis., Murugarren Zamora,. (1974). Usúrbil, Aguinaga, Urdayaga y Zubieta. Caja de Ahorros Municipal ISBN 8450063957. PMC 4741361. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
- ↑ a b c d e f «Ba al zenekien? Zorrotzeko zubia» Usurbilgo Toponimia (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
- ↑ Tellabide Azkolain, Josu. «Daldagorri» Usurbilgo baserriak eta baserritarrak (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
- ↑ «Juan San Martin beste hiru mendizalerekin, Usurbilgo San Esteban zubia gurutzatzen» Gure Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Mendi ibilaldia» Fortuna Kirol Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).