Zuhandor arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zuhandor arrunt
Cornus sanguinea Sturm39.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaCornaceae
GeneroaCornus
Espeziea Cornus sanguinea
Cornus sanguinea

Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea, sinonimoa Swida sanguinea) Europa eta mendebaleko Asian jatorria duen zuhamuxka espezie bat da; iparretik Ingalaterra eta Eskandinaviako hegoalderaino, eta sortaldetik Kaspiar itsasoraino hedatzen da.

Zuhandorra 2 m-tatik 6 m-tara hazten den tamaina ertain-handiko hosto erorkor zuhamuxka da, adar eta adaxka marroi berdexkak dituena. Hostoak aurrez aurre kokatuak, luzeran 4-8 cm-koak eta zabaleran 2-4 cm-koak, itxura obatua edo luzanga eta sartu-irten gabeko ertzekin; gainetik orlegiak dira, azpitik ile latz laburrekin apur bat zurbilagoak. Lore hermafroditak txikiak dira (5-10 mm-ko diametrokoak), krema zuri koloreko lau petalokoak, 3-5 cm-ko diametroko mordotan kokatuak, eta intsektuek lorautseztatuak. Fruitua baia beltz bat da, 5-8 mm-ko diametrokoa eta hazi bakarra duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuhandor arrunt Aldatu lotura Wikidatan