Uztarroze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Uztarroze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Uztarroze01.jpg
Uztarrozeren ikuspegia.

Uztarrozeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Erronkari
Izen ofiziala Escudo de Roncal.svg Uztárroz <> Uztarroze
Alkatea Jesús Javier Ederra Sola
(AIU, indep.)
Posta kodea 31418
INE kodea 31247
Herritarra uztarroztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 53′ 34″ N, 0° 56′ 21″ W / 42.892777777778°N,0.93916666666667°W / 42.892777777778; -0.93916666666667Koordenatuak: 42° 53′ 34″ N, 0° 56′ 21″ W / 42.892777777778°N,0.93916666666667°W / 42.892777777778; -0.93916666666667
Uztarroze hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Uztarroze
Uztarroze
Uztarroze (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 58,41 km2
Garaiera 869 metro
Distantzia 104 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 158 biztanle
% 49,35 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,65
Dentsitatea 2,71 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 28,89
Zahartze tasa[1] % 22,58
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 2,47 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,64 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak

Uztarroze[2] (/uztarróze/[3]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Erronkariko ibarreko laugarren populatuena da, Izaba, Erronkari eta Burgi ondoren. Nafarroako hiriburutik 104 kilometrora kokatzen da eta 158 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Uztarroze eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztarroze Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da, Zuberoako mugan. NA-140 errepideak udalerria zeharkatzen du.

Mintxateko arroila ohiko abiapuntua da Kartxela (1.982 m) eta Otsogorrigaina (1.922 m) mendietara igotzeko.

Herriak Zuberoarekin egiten du muga iparraldean; Otsagabia eta Ezkarozerekin mendebaldean; Izabarekin ekialdean; eta Bidankoze, Urzainki eta Erronkarirekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztarroze bi klimaren artean dago, azpimediterraneoa batetik, eta mendialdeko klima atlantiarra bestetik. Klima azpimediterraneoa ibarreko gunerik lau eta eguteretan izaten da eta ozeanikoa,berriz, udalerriko gune laiotzetan. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da, eta, esaterako, herrigunean 8 gradukoa bada, mendietan 4 gradukoa edo baxuagoa izan daiteke. Prezipitazioak 1.000 eta 1.800mm bitaretkoak izaten dira. Egun euritsuak 100 eta 150 artekoak dira eta elurteak ohikoak dira urritik apirilera udalerriaren gehienean.

Herriaren inguruko basoetako espezierik ugariena basa pinua da (udalerriaren %37an dago). Pagoa mendialdeko gune laiotzetan eta gaztania, Goienburu eta Lazar mendizerretan hedatzen da batez ere.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztarrozeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,49 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztarrozeko udaletxea.

Udaletxeak hainbat eraberritze izan ditu, eta 1940ko hamarkadan esaterako solairu bat gehitu zitzaion egiturari. Eraikinak inguruko etxeen ezaugarri berak ditu, eta kanpoaldeko fatxadak margoturik daude. Eraikuntzan, udalaz gain, parrokia eta eskolak daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Uztarrozeko udaleko idazkaria Izabako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Zabalea kalea, 6

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzean ez zen udal hauteskunderik izan Uztarrozen, ez zelako inongo talderik aurkeztu. [4]. Azaroan, bigarren deialdian, Jesús Javier Ederra Sola alkate bihurtu zen AIU zerrendaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere ez zen zerrendarik aurkeztu eta Jesús Javier Ederrak jarduneko alkate segitu zuen[5].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2007 Conrado Orduna Larriketa
2007-2011 Jesús Javier Ederra Sola AIU, indep.
2011-2015 Jesús Javier Ederra Sola Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidearen ertzean dagoen Allurkos Jatetxean eguneko menua edo kartan jateko aukera dago.

Bortiri Berri aterpea.

Club Vasco de Camping elkartearen Bortiri-Berri aterpea Uztarrozen kokatzen da eta bere kideei zerbitzua ematen die.

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Bartolome apostuluaren eliza aipatzekoa da, jatorriz Erdi Aroan (XIII. mendean) eraikitako tenplu baten gainean altxatutako XVI. mendeko parrokia da, herriko plazan kokatutakoa.

Uztarroztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uztarroze
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa