Urzainki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urzainki
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Urzainkiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Erronkariko ibarra
Izen ofiziala Escudo de Roncal.svg Urzainqui <> Urzainki
Alkatea José María Baines Conget
(GIU)
Posta kodea 31416
INE kodea 31245
Herritarra urzainkiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 49′ 58″ N, 0° 56′ 40″ W / 42.832777777778°N,0.94444444444444°W / 42.832777777778; -0.94444444444444Koordenatuak: 42° 49′ 58″ N, 0° 56′ 40″ W / 42.832777777778°N,0.94444444444444°W / 42.832777777778; -0.94444444444444
Urzainki hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Urzainki
Urzainki
Urzainki (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 20,7 km2
Garaiera 728 metro
Distantzia 93 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 100 biztanle
% 56,84 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,16
Dentsitatea 4,83 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 5,61
Zahartze tasa[1] % 22,09
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 214,29
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 2,16 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 7,55 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.urzainqui.es/

Urzainki[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Erronkariko ibar osoan biztanle gutxien dituena gaur egun.

Izan ere, Zangozako merindadeko herri honek 100 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 93 kilometrora dago.

Ezka-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Urzainkin eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezka ibaia herritik igarotzean.

Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, NA-137 errepidea Burgi-Izaba norabidean jarraituta. Herria batez beste, 728 metroko altueran dago. Urzainkiko auzoak honako hauek dira besteak beste: Urrutea, Iragoisne, Iruartea, Iribarrena eta Ingruñea.

Urzainkik Izabarekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean eta Erronkarirekin hegoaldean.

Klima eta natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urzainki udalerriaren gehiena mediterraneo mendialdeko klimaren menpe dago. Gunerik altuenetan eta ipar eta ipar-mendebaldera begirako guneetan, berriz, klima atlantikoa nagusitzen da. Itsasoaren mailatik dagoen altueraren arabera, urteko batez besteko prezipitazioa 1.000 eta 1.400mm bitartekoa da, eta tenperatura 10º eta 6 °C bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 100-140 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren ipar-mendebaldean haritzak eta pagoak ageri dira (Arrigorrietako mendilerroa), eta basa pinuak Koroako mendilerroan. Jatorrizko landaredia eta basoak nahikoa urritu dira, gizakiak eginiko zuhaitz mozketen ondorioz.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urzainkin, itsasoaren mailatik 722 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkariko gainontzeko hiribilduek bezala, Urzainkik ere urteroko petxa edo zerga ordaintzen zion Nafarroako erregeari. 1412an herritarrek kaparetasun unibertsala lortu eta ordainketa horien derrigortasunetik askatzea eskuratu zuten. XIV. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zen, abeltzaintzaren garapena zela eta. 1802an Ezka ibaiaren gainean, zubi bat zegoen udalerriko bi auzoak elkartzen zituena, eta horrez gain, Urzainkik irina ekoizteko errota zeukan.

Erregeordeak izendaturiko alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidoreek zuzentzen zuten udala. XIX. mendearen erdialdean, herriak bi mila errealdun eskola zeukan. 1846an Erronkari ibarra antolakuntza administratibo moduan desegin zenean, Urzainki udalerri independente bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urzainkiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Urzainkin.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Urzainkin, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4]. Ondorioz 2008ko maiatzaren 16an José María Baines Conget alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Grupo Independiente de Urzainqui (GIU); José María Bainesek alkate segitu zuen eta beste bi zerrendakide zinegotzi bihurtu ziren[5].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008-2011 José María Baines Conget Kudeaketa batzordea
2011-2015 José María Baines Conget GIU

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urzainki Aldatu lotura Wikidatan