Agustina Pontesta Garmendia
Agustina Pontesta Garmendia | |||
---|---|---|---|
1995 - 1999 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lezo, 1950eko martxoaren 19a (74 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa Madrilgo Complutense Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Filologia logopedia | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itzultzailea, musikaria, irakaslea, zinegotzia, bake-epailea eta wikilaria | ||
Kidetza | Wikiproiektu:WikiEmakumeok | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
Agustina Pontesta Garmendia (Lezo, Gipuzkoa, 1950eko martxoaren 19a) irakasle, euskal filologoa, itzultzaile eta idazlea da. Euskara eta ikastola izan dira bere bizitzako ardatz. Herri ekintzailea. Euskal kultura eta herri lanetan murgildutako militantea; tartean herriko ondarea jasotzen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luxio eta Elenaren alaba da. Aita Oriokoa eta ama Lezokoa. Zazpi anai-arreba, tartean, Mikel, dantzari profesionala, dantza-maisu eta zuzendari artistikoa izan zena.[1] Agustina senideetan bigarrena da. Ezkondua eta seme baten ama.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formazioz filologoa, irakaslea eta logopeda da. Euskal Filologia ikasketak EUTGn burutu zituen (1983). Magisteritza ikasketak Euskal filologiaren espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (1988) eta Logopedia ikasketak, berriz, Madrilgo Conplutense Unibertsitateko Heziketa-Zientzien Institutuan. (1993).
Irakaskuntza, euskara eta euskaltzaletasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen normalizaziorako bidean arlo ugaritan egin du lan Agustinak. Irakasle, itzultzaile, bake epaile, euskara zinegotzi 1995-1999an... Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldearen sorreran hartu zuen parte 1979an eta Oarsoarrak euskararen komunitatearen bultzatzailea izan da.[2]
Lanbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lezoko gerra ondoko ikastolako sortzaile-kide eta bertan lehenengo andereñoetakoa izan zen.[3] Lezoko ikastolan eman zion hasiera 1969an eta bertan jardun zuen 1975 arte. Ondoren, Pasaia-Lezo Lizeoan (1975-1982).
Gipuzkoako ikastoletako Irakasle Elkartean 1982-1995 artean koordinatzaile lanetan aritu zen. Bertan lankide izan zituen Maixol Agirre, Iñaki Etxezarreta, Iñaki Zubeldia, eta Joxe Mari Auzmendi, besteak beste. Irakasle Elkarteak irakaskuntzarako baliabideak sortzea zuen helburu. Irakasleen prestaketaz arduratzen ziren, udako ikastaroak tarteko, urtean zehar antolatzen ziren ikastaroen bitartez. Lan-materialak sortzea zen beste zereginetakoa.[4]
Isilik aldizkaria sortu zuten[5] eta liburugintzan Zipriztin eta Hizkuntza; Matematikak, Ipuinak, Hiztegi txikia,.. bezalako liburuxkak sortu zituen Elkar-ek argitaratzen zituenak. Halaber, Irakasle Elkartea EKB, Euskal Kulturaren Batzarreko egoitza izan zen. 1983tik aurrera eta hasieratik bertako idazkaria izatea tokatu zitzaion Agustina Pontestari, Paulo Agirrebaltzategi buru zela.
Euskara irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetxo zela jada euskaraz alfabetatzeari ekin zion ikastolan sartzeko asmoz eta euskarazko klaseak jasotzen zituen bitartean irakasten ere Donostian jardun zen, Jon Oñatibiak, Amara Berri elkartean prestatzen zituen ikastaroetan. Oñatibiaren Método euskara radiofónico zeritzan metodoaz baliatzen zirelarik horretarako. Eta bitxikeria modura ikastaro horietakoetan Oteiza eskultorea bere ikaslea izan zen. Lezon bertan sortutako gau-eskolan ere aritu izan zen ikastolako guraso eta herritarrei euskarazko klaseak ematen.
Idazle eta itzultzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari ugarietan kolaboratzen du. Izan politika gaia,[6] hezkuntza,[7] [8] ikastola,[9] euskara ... iritzi artikulu eta gainerakoak, bolo-bolo ibiltzen dira euskarazko hedabideetan, herriko aldizkarietan[10] eta baita Gara, Nabarralde edo Avui bezalakoetan ere. Irakaskuntzaz mintzatzen diren aldizkariak ez ditu atzean uzten. Isilik eta Hik Hasi bezalakoetan kolaboratu izan baitu.
Idatzitako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zigortuak, ilunpetik argitara: Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945 (elkarlanean) (2007)[11]
- Lezoko Ikastolaren sustraiak (2010)[12]
- Pinotxoren abenturak. Euskarazko lehen itzulpena egin zuen 1987an eta Agustinaren itzulpenean oinarriturik, Galtzagorri elkarteak bigarren bertsioa egin zuen 2011ean.
Itzultzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzultzaile lanetan Irakasle Elkartean hasi zen sortu zituzten materialen itzulpenak eginez:
- Pinotxoren abenturak (C. Collodi) (1987)[13]
- Danborrariak / Reiner Zimnik; itzulpena, Agustina Pontesta (1983); marrazkiak, Reiner Zimnik[14]
- ISILIK aldizkariko hainbat artikulu eta beste zenbait ipuin eta ariketen itzulpenak egin zituen Irakasle Elkartearen izenean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zigortuak liburua
Herriko ondarearen bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lezo eta Lezoko herritarren historia jasotzea gustuko du eta herriko aldizkarietan (Lezo, Lezoko portua, Orratx, Zeorri...) bilduta daude herri ondare modura jasota. Hor ditugu:
- Koldobike Gezala and., lezoar pilotaria.[15]
- Kollo raketistari zorionak.[16]
- Zigortuak: ilunpetik argitara[17] Elkarlanean argitaratua
Herri ekintzaile militantea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara zinegotzi (1995-1999, HB) Alkate Mikel Arrizabalaga Pikabearen legegintzaldian. Aurrera eramandako ekintzen artean, aipagarriak dira, besteak beste: Merkataritza euskalduntzeko kanpainak; Haurren euskalduntze kanpainak edota Euskarazko ereduen alde egindako kanpainak.
1995ean Hik Hasi proiektuko partaide izan zen.[18]
Bake-epaile 2001-2015. Euskararengatik sartu zen bake-epaile[19] eta euskararen alde bere aletxoa jartzen saiatu zen euskararentzat hain arrotza zen mundu hartan. Erregistro zibila euskalduntzen, izen-deituren euskarazko grafien aldeko kanpainak bultzatuz eta gisako ekarpenak egiteko aukera izan zuen bertan jardun zuen bitartean.[20]
Egun Etxetxo izenez (2016) ezagutzen den Lezoko Memoria Historikoaren taldekide da 2007 ezkero. Bertan egindako lanetan azpimarragarriak dira:
- Zigortua.Ilunpetik argitara.[21]
- 2021ko martxoaren 9an. Hitzaldia. Memoria Historikoaz emakumeen ahotsetik.[22]
Oskarbi musika taldeko partaide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oskarbi taldeko partaide izan zen Agustina Pontesta. 1972-1975 artean, herriz herriko emanaldi asko ditu eginak. Bere garaikoak dira honoko diskoak: Eskutari, Andro-kanto, Bai, bai bainan gero ez, Olentzero eta Hitz urri batzuk. Gandiaga, Lete, Artze edo Oteizaren laguntza zuten kantuen letrak egiteko eta euskal musikagintzan leku garrantzitsua lortutako taldea da Oskarbi.
Wikilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an sortutako Oiartzungo WikiEmakumeok lantaldean parte hartzen du. Taldea WikiEmakumeok proiektuaren baitan antolatu da eta bere xedea Wikipedian dagoen genero arrakala murriztea da.[23]
Aitortzak eta omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993an Lezoko Udalak emanik, euskararen alde egindako lanagatik oroigarri plaka jaso zuen.
2008ko apirilaren 10ean. Joseba Azkarraga, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak emandako plaka honoko testoarekin:
“Agustina Pontesta Garmendia andreari, Bake Justiziari, hau da, herritar guztien zerbitzuari, eskaini dion lanaren omenez”
2015eko azaroaren 27an. Oarsoarrak Euskararen Saria-ko Aipamen Berezia.[24] Honela dio:
“Agustina Pontesta andereño, bake epaile ohi eta euskaltzale lezoar finarentzat aipamen berezia bere jarduerarengatik eta ibilbide profesional guztian zehar euskara ezpainetan eramateagatik”.
Herrian xaltoka. Xalto eta Brinko, animazio taldeak sortutako ipuinetako baten protagonista da Agustina, Agustina balkoian ipuinean.[25]
Nor da nor gurutzegrama bateko pertsonaia izan zen.[26]
Agiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lezoko udalak 1993ean
-
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak emana 2008an
-
2015 Oarsoarrak saria jasotzen Izaskun Madariaga Iragorriren eskutik
-
Agustina balkoian ipuineko irudia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ dantzancom. «Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «IZAN ZU ERE OARSOARRAK EUSKARAREN KOMUNITATEKOA! Bat eta bat EZ GARA BI!!» Oarsoaldea (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Arrondo, J.. (2010). «Agustina Pontesta ikastolako irakasle ohia» Gara (Gara).
- ↑ «Irakasle elkartea - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ ««Pedagogi Berriak Ezagutzeko Bide Bat»» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Pontesta, Agustina. (2018). «Eneko Goiari erantzunez» Berria (Andoain: Berria.eus - Euskal Editorea SM): 23..
- ↑ «Gutuna: "Euskal eskola publikoaz"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Elizalde, Amaia; Manterola Ispizua, Ismael. (2018-04-30). «Gerra Zibila Euskal Herrian memoria leku(ar)en arte publikoaz» Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca: 263–282. doi: . ISSN 2445-0782. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Pontesta, Agustina. «Ni ere ikastolaren alde» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «Agustina Pontesta | Lezoko Udal Artxiboa» artxiboa.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Agirretxe Mitxelena, Joxe Luis. (2008). Zigortuak, ilunpetik argitara : Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945 /. Udala, ISBN 978-84-935801-2-4. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Agustina Pontesta presentará este jueves un libro sobre el Lizeo» El Diario Vasco 2010-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «Agustina Pontesta - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Zimnik, Reiner. (1983). Danborrariak / Reiner Zimnik ; itzulpena, Agustina Pontesta ; marrazkiak, Reiner Zimnik. : Elkar ISBN 978-84-7529-116-1. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «Koldobike Gezala and., lezoar pilotaria | Lezoko Udal Artxiboa» artxiboa.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ lezokoportua. (2017-12-07). «Kollo raketistari zorionak!» Lezoko Portua (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Imanol, Saiz(e)ko. (2019-12-17). «Frankismo garaian Lezok pairatutakoa, orritara» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Euskadin, Justizia Administrazioa. (2021-09-21). «Agustina Pontesta (Lezoko bake epailea): 'Euskararengatik sartu nintzen bake epaile'» www.auziaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ www.auziaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Veintemillas, Aitziber Muga Esti. (2019-10-20). «Lezo homenajea a una familia víctima del alzamiento franquista» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ 'Memoria historikoaz emakumeen ahotsetik'. 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2022-12-09). «Wikilariak, emakumeen biografiak ahanzturatik azaleratzeko» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
- ↑ «Agustina Pontestari aipamen berezia | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goteo, Fundación. «HERRIAN XALTOKA» Goteo.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).