Alberto II.a Belgikakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alberto II.a Belgikakoa 
Berorren Maiestatea
Alberto II.a Belgikakoa

1993 – 2013
Aurrekoa Balduin I.a
Ondorengoa Filipe

Jaiotza 1934ko ekainaren 6a
Brusela, Belgika
Ezkontidea Paola Ruffo di Calabria
Sinadura Alberto II.a Belgikakoa-ren sinadura

Alberto II.a Belgikakoa (Albert Félix Humbert Théodore Christian Eugène Marie, Stuyvenberg jauregian jaio zen, Brusela, 1934ko ekainaren 6an) belgikarren erregea 1993tik, urte horretan bere anaia Balduino I Belgikakoa hil baitzen, eta ondorengorik ez zuenez, Albertok tronua oinordetu zuen. Leopoldo III.aren eta bere lehenengo emaztearen Astrid Suediakoaren semea da. 2013an abdikatu zuen eta tronua bere seme Filiperi pasa zion.

Le Rosey eskola pribatuan ikasi zuen (Suedia), eta bere anaia oinordetu baino lehen Liejako printzea bezala ezaguna zen.

1959ko uztailaren 2an ezkondu zen Italiako printzesa Donna Paola Ruffo di Calabriarekin (1937an jaioa), Fulco Ruffo di Calabria printzearen (Guardia Piemonteseko VI. dukea) eta Luisa Gazelliren (Rossana e di Sebastianoko kondesa) alaba.

Bikoteak hiru seme-alaba izan dituzte:

Mario Danneel kazetariak 1999. urtean, Alberto II.aren emazteari buruzko biografia bat idatzi zuen. Horren ondorioz, erregeak onartu behar izan du ezkontzatik kanpo harreman bat izan duela Sybille de Selys-Longchamps baronesarekin, eta elkarrekin alaba bat (Delphine Boël) izan zutela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto II.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan