Alberto I.a Belgikakoa
| Alberto I.a Belgikakoa Berorren Maiestatea |
|
|
|
|
|---|---|
| 1909 – 1934 | |
| Aurrekoa | Leopoldo II.a Belgikakoa |
| Ondorengoa | Leopoldo III.a Belgikakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1875eko apirilaren 8a Brusela, Belgika |
| Heriotza | 1934ko otsailaren 17a Marche-les-Dames, Belgika |
| Ezkontidea | Isabel Gabriela Bavierakoa |
| Egoitza | Wettin etxea |
Alberto I.a Belgikakoa (Albert Léopold Clément Marie Meinrad de Saxe-Cobourg et Gotha) (Brusela, 1875eko apirilaren 8a - Marche-les-Dames, Belgika, 1934ko otsailaren 17a ). Belgika Erresumako hirugarren erregea. Filipe Belgikakoaren semea. 1900. urtean, Isabel Gabriela Bavierakoarekin (1876-1965) ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bere osaba Leopoldo II.a Belgikakoa hil ondoren, oinordetu zuen tronua, 1909ko abenduaren 17an. Bere aitona, Leopoldo I.a Belgikakoa Belgika Erresumako lehenengo erregea izan zen, eta bere izeba (Karlota Belgikakoa), Belgikako lehenengo printzesa. Belgikako armadaren buru gorena izan zen, eta berak zuzendu zituen tropak pertsonalki Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuenean.
Senar-emazteak eta seme-alabak [aldatu]
1900. urteko urrairen 2an ezkondu zuten Isabel Gabriela Valeria Maria dukesarekin, Bavieran. Isabelek Isabel Belgikako erregina izena hartu zuen. Karlos Teodoren (Bavierako dukea) alaba zen, eta Maria Jose Portugaleko infantarena. Possenhofenen jaio zen, Bavieran, Alemanian, 1876ko uztailaren 25ean, eta 1965eko abenduaren 23an hil zen.
- Leopoldo Felipe Karlos Alberto Meinrad Humberto Maria Migel, Brabanteko dukea, Belgikako printzea, eta Belgikako laugarren erregea Leopoldo III.a izenarekin. 1901eko azaroaren 3an jaio zen, eta 1983ko irailaren 25ean hil zen Woluwe-Saint-Lamberten.
- Karlos Teodoro Henrike Antonio Meinrad, Flandeseko kondea, Belgikako printzea, Belgikako erregeordea, Bruselan jaio zen 1903ko urriaren 10ean, eta Ostenden hil zen 1983ko ekainaren 1ean.
- Maria Jose Karlota Sofia Amelia Henriketa Gabriela, Belgikako printzesa, Ostenden jaio zen 1906ko abuztuaren 4an. Erroman ezkondu zuten 1930eko urtarrilaren 8an Humberto Nikolas Tomasso Giovanni Maria Piamonteko printzearekin, gerora, Humberto II.a Italiakoa izan zena. Maria Jose 2001eko urtarrilaren 27an hil zen.
Heriotza [aldatu]
Marche-les-Dameseko mendi bat eskalatzen izan zuen istripu baten ondorioz hil zen 1934an. Bere semeak Leopoldo III.a Belgikakoak oinordetu zuen. Laekeneko elizan (Brusela) dagoen errege-panteoian lurperatu zuten.