Leopoldo III.a Belgikakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo III.a Belgikakoa eta bere lehenengo emaztea, Astrid.

Leopoldo III.a Belgikakoa (Léopold Philippe Charles Albert Meinrad Hubertus Marie Miguel de Saxe-Cobourg et Gotha) (Brusela, 1901eko azaroaren 3aWoluwe-Saint-Lambert, 1983ko irailaren 25a) Belgikako laugarren erregea 1934tik 1951era. Alberto I.a Belgikakoaren eta Elisabet Bavierakoaren semea; aitaren aldetik aitona-amonak Filipe Belgikakoa eta Maria Hohenzollern-Sigmaringen printzesa ziren, eta amaren aldetik Karlos Teodor Bavierako dukea eta Maria Josepa Portugaleko infanta.

1934. urtean, 33 urte zituenean, Alberto I.a istripu batean hil ondoren, Leopoldok oinordetu zuen tronua. Bere erregealdia onarpen-maila handiarekin hasi zen.

1935. urtean, bere lehenengo emaztea (Astrid Suediakoa, Karlos Suediakoaren eta Ingeborg Daninarkakoaren alaba) auto-istripu batean hil zen. Elkarrekin hiru seme-alaba izan zituzten:

1941ean berriro ezkondu zen Lilian Baelsekin, eta hiru seme-alaba izan zituzten:

Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, Belgikak bere burua neutro agertu zuen arren, hurrengo urtean Alemania naziak Belgika inbaditu zuen. Inbaditua izan eta 18 egunetara, erregea Alemania naziaren aurrean errenditu zen. Erabaki hau Parlamentuagatik oso kritikatua izan zen.

Leopoldo Bruselan bizi ahal izan bazuen ere, 1944an erbesteratua izan zen; lehenengo Hirschsteinera (Alemania), eta gero Stroblera (Austria). 1945ean armada estatubatuarrak askatu zuen. Hala ere, Belgikan Leopoldok gerran izan zuen portaera gaitzesten zenez, Leopoldo ez zen Belgikara itzuli 1950 urtera arte.

1945tik 1950era, Belgikako Parlamentuak Leopoldoren anaia (Karlos, Flandeseko kondea) izendatu zuen errege, eta Leopoldori gobernatzeko gai ez izatea leporatu zitzaion.

1950ean Belgikan plebiszitu bat egin zen Leopoldok errege-kargua hartu behar zuen erabakitzeko. Iritzia oso banatua zegoen, eta istilu handiak egon ziren. Azkenean, Leopoldok, gerra zibil baten beldurrez, abdikatu zuen eta tronua bere semeari (Balduin I.a Belgikakoari) eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo III.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan