Aleksei Nikolaievitx Tolstoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aleksei Nikolaievitx Tolstoi

Aleksei Nikolaievitx Tolstoi (errusieraz: Алексе́й Никола́евич Толсто́й; Pugatxiov, 1883 - Mosku, 1945) errusiar idazlea izan zen. Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen, batez ere. Konde baten semea zen, eta Leon Tolstoi XIX. mendeko eleberrigilearen familiakoa. Ingeniaritza-ikasketak egin zituen San Petersburgoko Unibertsitatean. Boltxebikeen iraultza garaian, Urriko Iraultzaren garaian, Zurien aldekoa izan zen, eta Gerra Zibila amaitzean Europako mendebaldera atzerriratu zen (1919-1923). 1923an, Errusiara itzuli zen, eta han geratu zen bizitzen. Ipuin-kontalari trebea zen eta era askotako lanak idatzi zituen, denbora pasakoak asko. Lan ezagunenak hauek dira: Detstvo Nikity (1921, Nikitaren haurtzaroa), beste bi libururekin batera bere haurtzaroko eta gaztaroko autobiografia biltzen duena; Sestry (1920-1921, Ahizpak), Vosemnadtsaty god (1927-1928, 1918. urtea), eta Khmuroe utro (1940-1941, Goiz iluna) trilogia; Pyotr I (1929-1945, Petri Lehena) historia-eleberri amaitu gabea, eta Ivan Izugarria (1943) antzerkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Nikolaievitx Tolstoi Aldatu lotura Wikidatan