Alfonso Reyes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Sculpture of Alfonso Reyes, Mexican Writer.
Alfonso Reyesen eskultura

Mexikar idazlea eta literatura-kritikaria (Monterrey, Nuevo Leon, 1889 - Mexiko hiria, 1959). Mexikoko Unibertsitateko zuzenbideko ikasle zela, Gazteen Ateneoa bultzatu zuen (1910). Kritikari eta prosista fin agertu zen Cuestiones estéticas (1911, Estetikari buruz) obran. 1913an Parisa joan zen, eta handik Espainiara. Madrilgo Historia Ikaskuntzako Zentroan hasi zen lanean, eta Mexikoko ordezkaritzako idazkaria izan zen, 1920. urtetik aurrera. 1924an Parisa itzuli zen. Geroago, Mexikoko enbaxadore izan zen Argentinan (1927 eta 1936) eta Brasilen (1930). 1939. urtean Mexikora itzuli zenean, hango literaturako aitagoi bihurtu zen, eta 1957an Mexikoko Letretako Akademiako lehendakari izendatu zuten. Oso idazle oparoa izan zen, eta sakon ezagutzen zituen Espainiako Urrezko Mendeko idazleak. Obra nagusiak: Visión de Anáhuac (1917, Anahuacen ikuspegia), Reloj de sol (1926, Eguzki-erlojua), Huella (1922, Arrastoa), Yerbas de Tarahumara (1934, Tarahumarako belarrak), Cuestiones gongorinas (1927, Gongorari buruz), Cantata en la tumba de Federico García Lorca (1937, Kantata Federico García Lorcaren hilobian), La crítica en la edad ateniense (1941, Kritika Atenas Aldian) eta La experiencia literaria (1942, Literaturaren esperientzia). 1955. urtean hasi ziren argitaratzen egilearen Obras Completas (Obra osoak).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak