Alfred Hitchcock Presents

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Hitchcock Presents
Deskribapena
Atalak361 atal (10 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena25-26 minutu (1–7 denboraldiak)
49-50 minutu (8–10 denboraldiak)
KateaCBS (1955–1960 eta 1962–1964)
NBC (1960–1962 eta 1964–1965)

Alfred Hitchcock Presents (euskaraz Alfred Hitchcockek Aurkezten Du) AEBtako suspenseko telesaila bat izan zen. Bere izenburuak ongi adierazten duen gisa "suspentsearen aztia" edota "suspensearen maisua" ezizena jaso zuen Alfred Hitchcock zinema zuzendariak sortu eta bere ezaugarri nagusia zen umore ironiko eta beltzarekin aurkeztutako telesaila bat zen, bertan 10 denboralditan zehar leku, aktore eta istorio ezberdinez osatutako umore beltz eta suspensez beteriko atalak aireratu zirelarik.

1955eko urriaren 2tik eta 1965eko maiatzaren 10era zuri-beltzean aireratu zen, bai CBS (1955–1960 eta 1962–1964) nahiz NBC (1960–1962 eta 1964–1965) telebista kateetan, ondoren mundu osoko herrialdeetako kateetan berraireratu zelarik.

Telesailak mundu osoan zehar sekulako arrakasta izan zuen, telesailaren ikurra Hitchcockek alboko profila eta Charles Gounod frantziar musikagilearen Hileta Martxa doinua izan zirelarik. Bertan, eta Hitchcock zuzendariaz gain, gerora ezagun bilakatu ziren beste hainbat zuzendarik ere atalak zuzendu zituzten, tartean Robert Altman, Sydney Pollack, Robert Stevenson, Ida Lupino, Don Taylor, Arthur Hiller...

Aktoreak

Telesailak iraun zuen denboraldi luzean zehar atal bakoitzeko aktore ugarik antzeztu izan zuten, ospetsuenak honako hauek izan zirelarik:

Kanpo loturak