Alfred Nobel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfred Nobel
Alfred Nobel
Zientzialaria
Arloa Kimika
Jaio 1833ko urriaren 21a
Suedia Stockholm (Suedia)
Hil 1896ko abenduaren 10a
Italia Sanremo (Italia)
Lanak Dinamitaren asmatzailea


Alfred Bernhard Nobel (Stockholm, Suedia, 1833ko urriaren 21a - Sanremo, Italia, 1896ko abenduaren 10a) kimikaria, asmatzailea eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea izan zen. "Bofors" arma konpainiaren jabea izan zen, eta dirutza handia egitea lortu zuen bizitzan zehar. Horretaz gain, Nobel sarien sortzailea izateagatik da ospetsua.

350 asmakizun baino gehiago patentatu zituen. Famatuena dinamita da: Nitroglizerinaren ezegonkortasunak heriotz asko eragiten zituen, berak adreilu area gehitu eta egonkortu egin zuen.

1895eko azaroaren 27an Parisko Suediar-Norvegiar Kluban sinatutako testamentuan bere aberastasunaren parte batekin diru gordekin bat sortuko zen fisika, kimika, medikuntza eta bakearen arloko pertsona adierazgarriei.

Bere Sanremoko etxean zegoen, bihotza gelditu zitzaionean, heriotza eraginez.

Bere borondatea errespetatuz, Nobel Sariak ematen dituzte urtero, haren heriotzaren urteurrenean, 1901etik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Nobel Aldatu lotura Wikidatan