Anaïs Nin
Anaïs Nin (Neuilly-sur-Seine, Paris, Frantzia, 1903 - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1977) ingelesezko idazlea izan zen.
[aldatu] Bizitza
Joaquín Nin espainiar musikagilearen alaba zen; Estatu Batuetan eta Europan bizi izan zen, giro kosmopolitan. Artista eta idazle asko izan zituen adiskide: H. D. Lawrence, Henry Miller eta Antonin Artaud, besteak beste. Psikoanalisiaren, erotismoaren eta surrealismoaren eragina nabarmena da haren idazlanetan.
[aldatu] Lanak
Liburuak: saiakera bat (1932, D. H. Lawrence, An unprofessional Study); Henry Millerren Kantzer tropikoa eleberriaren aitzin solasa; hitz lauzko olerki bat, The House of Incest (1936, Intzestoaren etxea); eleberriak: Winter of Artifice (1939, Artifizioaren negua), Ladders to Fire (1946, Eskalerak sutarantz), A Spy in the House of Love (1954, Espioi bat maitasunaren etxean), Novel of the Future (1969, Etorkizuneko eleberria), eta ipuin liburu bat, Cities of the Interior (1959, Barne hiriak).
Baina bizitza osoan zehar idatzi zuen Journals (1931-1971, Egunkariak) da haren idazlan nagusia, 15.000 orrialdetik gora dituena eta pertsonaia ospetsu askoren bizitzako xehetasunak agertzen dituena.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.