Antonio Maria Labaien

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.61.70.138 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 21:57, 17 abuztua 2016
Antonio Maria Labaien
Antonio Maria Labaien
Datu pertsonalak
Izen osoa Antonio Maria Labaien
Ezizena Ibargi, Etxekorena, Aspaldik, Ibalan…
Jaio 1898ko abenduaren 1a
Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa
(Euskal Herria)
Hil 1994ko urriaren 12a
(95 urte)
Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa
(Euskal Herria)

Antonio Maria Labaien (Tolosa, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 12a - 1994ko urriaren 12a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Euskarazko lehen antzerkilaria izan zelako da gehienbat ezagutua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Tolosako alkate izan zen.

Gaur egun bere jaioterriko kultur-etxeak bere omenez Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena darama.

Bizitza

Antonio Maria Labaien Toledo 1894 urtean jaio zen Tolosan. Hiri honetako Eskolapioetan egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Zaragozako Komertzio Eskola Nagusian bukatu zituen. Handik bueltan, familiako inprenta enpresan hasi zen lanean, eta, urte askoan, bertako nagusi izan zen.

Politika

Bere ideia abertzaleak zirela eta, 1931n Tolosako zinegotzi autatu zuten, EAJ-PNV bere alderidiargatik. Bi urte ondoren hiri honetako alkate izatera iritsi zen, eta horregatik frantziako Sara herrian erbesteratu zen gerra zibila zela eta. Zortzi urteren hondoren iritsi ziren beren herrira. Lehenago, 1937 urtean, bere alderdiko ordezkari izan zer Londresko "Naciones y Estados" zelako kongresuan. Euskaltzaindiako partaide ere izan zen.

Musika eta mendizaletasuna

Antzerkiaz gainera, Antonio Labaien musikan ere ezaguna egin da. Frantzian biolina ikasi zuen, eta instrumentu honi buruzko hainbait liburu idatzi zituen. Ezagunena 1979 urtean argitaratutako "Pequeña Historia del Violín en Tolosa" da, ahin zuzen.

Mendian ibiltzea ere atsegin zuen, nahiz Tolosan edo Frantzian. Uzturre medira edo Sarako Lizune basora mahiz joaten zen, eta bahita Aralarrera, bera baita han dagoen babes-etxearen egileetako bat. Bere naturarako maitasuna zela eta, Pyrenaica mendi-aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituen.

Bi seme izan zituen, Carmen Sansinenearekin: Ramon Labaien (1928-2013), Donostiako alkatea eta politikari famatua, eta Martin Labaien (1931) margolaria eta idazlea.

Lanak

Antzerkia da, ordea, Antonio Labaien-en artea. Esan daiteke bera izan zela euskarazko genero honen aita, eta bere bizitzan zehar hain lan idatzi zituen.

Saiakera

Antzerkia

Bibliografia

Eraikinak

Kanpo loturak