Arno (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arno
Florence bridges.jpg
Arno ibaiaren gaineko zubiak, ibaia Florentziatik igarotzean
Luzera 241 km
Arroa 8.228 km²
Emaria 110 itsasoratzean m³/s
Iturburua Falterona mendia
Ibai ahoa Liguriako itsasoa
LocationArno.PNG

Arno[1] Italiako Toskana eskualdetik igarotzen den ibai bat da. 1385 metroko altueran jaiotzen da, Apeninoetako Falterona mendian, eta Pisan itsasoratzen da, Liguriako itsasoan, 241 kilometro egin ondoren. Bere arroa, 8.228 kilometro karratukoa da. Florentzia eta Pisa dira igarotzen dituen hiririk garrantzitsuenak.

Bere erregimena, mediterranearra da, agorteekin udan eta goraldiekin udazkenean. Uholderik handiena, 1966ko azaroak 4an izan zuen, non 3540 metro kubiko segundoko emaria lortu zuen Rosanon, Apeninoetatik irten ondoren, eta 4500 metro kubiko segundoko Florentzian, iturburuan 400 mm baino gehiago eta, Florentzia aldean 200 mm baino gehiagoko eurien ondorioz. Aldi berean, lehorte garaietan, oso emari txikiak izatera iritsi da, adibidez, Rosanon, 0,56 metro kubiko segundoko.

Bere ibarrak, oso pintoreskoak dira, eta, ibaiaren gainean, nabarmentasun eta balio artistiko handiko zubi ugari daude, horien artean, Florentziako Ponte Vecchio zubia nabarmentzen delarik.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiarroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste zubi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arno (ibaia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]