Ticino (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ticino
(Ticino - Tessin - Tisin -Tesin - Tzìch)
Sesto Calende.jpg
Ticino ibaia Sesto Calenden
Kokapena Suitza eta Italia
Arroa 7228 km²
Emaria 350 m³/s
Iturburua Passo della Novena (italieraz), Nufenenpass (alemanez) (SUI)
Ibai ahoa Po ibaia, Itsaso Adriatikoa
45°09′0″N 9°14′0″E / 45.15000°N 9.23333°E / 45.15000; 9.23333

Tesino edo Ticino[1] (italieraz Ticino; frantsesez eta alemanez, Tessin; lombardieraz Tisin, Tesìn edo Tzìch; latinez: Ticinus) Suitza hegoaldeko eta Italia iparraldeko ibaia eta Po ibaiaren adar nagusia da.

Italiako 7. ibai luzeena da (248 km). Arroak 7.228 km²ko azalera hartzen du, eta batez besteko emaria 350 m³/s da. Italiako bigarren ibairik emaritsuena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ticino ibaia Pavian.

Ticino ibaia Suitzako Passo della Novenan (alemanez Nufenenpass) jaiotzen da, San Gotardo mendigunean, Valais kantonamendua eta Ticino kantonamenduaren mugan.

Suitzako Val Bedretto, Leventina eta Riviera haranak eta Magadinoko ordokia zeharkatu ostean Maggiore aintziran isurtzen da. Handik irteten delarik Italiako Padanar ordokian zehar igarotzen da. Azkenik, Paviatik pasatu eta beheraxeago, Po ibaira isurtzen da.

Italian Varese, Novara, Milan eta Paviako probintziak igarotzen ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan Ticino ibaia energia elektriko iturri garrantzitsua da, bere emariaren batez bestekoa 350 m³/s baita. Italian ureztaketarako erabiltzen da, batez ere.

Ingurune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako ibilbidean, ibaiak bi natura-parke igarotzen ditu, Europako ibai-parke handiena osatuz. Natura-parkeak hauek dira:

  • Parco Lombardo della Valle del Ticino, 1974 urtean sortua, eta 91.140 ha dituena.
  • Parco piemontese della valle del Ticino, 1978 urtean sortua, eta 6.250 ha dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ticino (ibaia)