Pistoia
Wikipedia(e)tik
|
Pistoia |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Pistoia |
| Estatua | |
| Probintzia | Pistoia (PT) |
| Eskualdea | Toskana |
| Herritarra | Pistoiesi Pistoitar |
| Koordenatuak | 43°55.56′N 10°55.05′E / 43.92600°N 10.91750°EKoordenatuak: 43°55.56′N 10°55.05′E / 43.92600°N 10.91750°E |
| Eremua | 236,77 km2 |
| Garaiera | 65 m |
| ISTAT kodea | 047014 |
| Posta kodea | 51100 |
| Biztanleria | 90.334 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 381,53 bizt./km² |
| http://www.comune.pistoia.it/ | |
Pistoia Italiako erdialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko hiriburua da, Toskanan dagoena.
90.072 biztanle ditu (2008).
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Apenino mendien oinetan dago, Ombrone Pistoiese ibaiaren ertzean.
Ekonomia[aldatu]
Merkataritza eta industria (metalurgia, kimika industria, zapatagintza, ehungintza, zapatagintza, burdinbide gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
Erdi Aroko monumentu ugari gorde ditu Pistoiako hiriak. Aipagarriak dira, besteak beste, XII. mendeko katedral erromanikoa, XIV. mendeko bataiategia, San Giovanni Fourcivitas eliza (XII-XIV. m.), Santa Maria della Grazie eliza (1469), San Andres eliza (XII. m.) eta Communale (XIII-XIV. m.), Pretorio (XIV. m.) edo Ospedale del Ceppo (XIII. m.) jauregiak.
Iruditegia[aldatu]
Hiritar ezagunak[aldatu]
- Cino da Pistoia (1290-1336/1337), legegilea eta olerkari.
- Klemente IX.a (1600-1669), aitasantua.
- Francesco Manfredini (1680-1748), konposatzailea.
- Ippolito Desideri (1684-1733), jesuita eta misiolaria.
- Filippo Pacini (1812-1883), medikua eta anatomista.
- Enrico Betti (1823-1892), matematikaria.
- Giovanni Michelucci (1891-1990), arkitektoa.
- Marino Marini (1901-19809, eskulturgilea.
- Licio Gelli (1919-), ekonomilaria.
- Mauro Bolognini (1922-2001), zinema zuzendaria.
Hiri senidetuak[aldatu]
Oneşti, Errumania
Kruševac, Serbia
Pabe, Okzitania, Frantzia, 1975. urtetik aurrera
Zittau, Alemania
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu]
- Pistoiako udal webgunea (Italieraz)