Irisarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irisarri

 Nafarroa Beherea
Irisarriko pilotalekua, atzekaldean Donibane eliza duelarik
Irisarriko pilotalekua, atzekaldean Donibane eliza duelarik
Izen ofiziala Irissarry
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Iholdi
Alkatea Xabier Lacoste (2008-2014)
Herritarra Irisartar
Koordenatuak 43°15′29″N 1°13′57″W / 43.25806°N 1.23250°W / 43.25806; -1.23250Koordenatuak: 43°15′29″N 1°13′57″W / 43.25806°N 1.23250°W / 43.25806; -1.23250

Irisarri kokapena.png

Eremua 26,39 km2
Garaiera 149 – 839 m
Posta kodea 64780
INSEE kodea 64273
Biztanleria 728 bizt.
Dentsitatea 27,59 bizt./km²
Sorrera 1150

Irisarri Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Ingurune naturala[aldatu]

Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.

Udalerri mugakideak[aldatu]

Etxeak eta Auzoak[aldatu]

  • Baigura
  • Pagotzona
  • Basaburu
  • Otsateheta
  • Etxalgi
  • Oihanhandi
  • Plaza

Historia[aldatu]

Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.

1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.

1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.

Ekonomia[aldatu]

Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten den ahari azokak ospe handia du.[1]

Demografia[aldatu]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.050 1.042 1.056 1.115 1.179 1.228 1.192 1.359 1.322
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.210 1.223 1.180 1.142 1.239 1.250 1.278 1.171 1.120
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
1.123 1.077 1.123 1.035 1.004 964 957 947 903
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2007 - -
827 749 761 756 751 728 826 - -

Oharra: 2007ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Kultura[aldatu]

Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

  • Gazteluzaharrean gaztelu zahar bat dago.
  • Ospitalea XII. mendekoa da. Gaur egun, herriko eskola da
  • Ospitalearen alboan (ipar-mendebaldean) kokaturiko gurutzea monumentu izendaturik dago.
  • Bidegainea, Zaldunbidea eta Gazteluberria etxeak XVII. mendekoak dira.
  • Iturraldea baserria XVIII. mendekoa da
  • Donibane eliza, XV eta XVII. mendeetakoa da.

Erreferentziak[aldatu]

  1. Philippe Veyrin, Les Basques,Arthaud 1975. 44. orrialdea

Kanpo loturak[aldatu]

  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Irisarriko kabalkadaeta tobera: berritzearen indarra. [1]
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Irisarri
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa