Villaverde Turtzioz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Kantabriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Villaverde.

Villaverde Turtzioz

 Kantabria
Villaverde Turtzioz
Hurbilean, Villaverde Turtzioz, eta urrutian, Turtzioz, Burgueno menditik ikusita.
Villaverde Turtziozko bandera
Izen ofiziala Valle de Villaverde
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Kantabria
 Kantabria
Asón-Agüera
Alkatea Pedro María Llaguno Artolachipi (PRC)
Koordenatuak

43°14′43″N 3°15′37″W / 43.24528°N 3.26028°W / 43.24528; -3.26028Koordenatuak: 43°14′43″N 3°15′37″W / 43.24528°N 3.26028°W / 43.24528; -3.26028

Villaverde Turtzioz non dagoen adierazten duen Kantabria-ko/-go/-eko mapa
Villaverde Turtzioz
Villaverde Turtzioz non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Villaverde Turtzioz
Eremua 19,53 km2
Postakodea 39880
Biztanleria 355 bizt (2012)
Dentsitatea 18,18 bizt/km²


Villaverde Turtzioz[1] (gaztelaniaz eta ofizialki: Valle de Villaverde) Kantabriako udalerria da. 2005ean 368 biztanle zituen, eta 19,64 km²-ko azalera du. Berez Bizkaiko barrendegia da, eta horregatik Euskal Herrikoa dela jo ohi da; zehazki, Bizkaiko Enkarterri eskualdekoa.[1]

Mugakide ditu Karrantza, Artzentales eta Turtzioz, guztiak Enkarterriko udalerriak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko irailaren 26an, udalerriko zazpi zinegotzietatik seik (PSOEko hiru, eta Partido Demócrata Popularreko, Coalición Popular eta Partido Regionalista de Cantabriako bana), Piedad González (PSC-PSOE) alkate zutela, Villaverde Turtziozek Kantabria utzi eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egin zezala eskatu zuten.[2] Bizkaiko Foru Aldundiak udal ebazpenari atxikimendua adierazi zion,[3] baina Kantabriako Biltzarrak erabakia atzera bota zuen.[4][5]

Zinegotzi horien alderdi politikoak haien erabakiaren aurka agertu zirenez, ordezkariok alderdiak utzi zituzten.[6] 1987ko udal hauteskundeetan, udalerriak Bizkaiarekin bat egin zezan aldarrikatzen zuen hautes elkarteak (Agrupación Unitaria Independiente izenaz) gehiengo osoa lortu zuen.[7] Horrela, 1987ko urriaren 30ean udal batzarrak Bizkaian sartzeari buruzko erreferenduma eskatu zuen. 1988an, baina, Espainiako Ministro Kontseiluak erreferendumaren aukera guztiz ukatu zuen.[8] Espainiako Auzitegi Gorenak ere erabaki hori onetsi zuen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errekurtsoak atzera botata.

1991ko martxoan, alkateak berriro ere erreferenduma antolatzeko eskatu zion Espainiako Ministro Kontseiluari; baina berriz eskaera ukatu zuen Kontseiluak.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera

Administrazioa eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-2015 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:[9]

alderdia botoak  % zinegotziak
PRC 175 58,33 4
PP 114 38 3

2003-2007 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:

alderdia botoak  % zinegotziak
PRC 238 71,90 6
Alternatiba 59 17,82 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Villaverde Turtzioz
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa