Samatze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Samatze

 Nafarroa Beherea
Samatzeko SNCF geltoki zaharra
Samatzeko SNCF geltoki zaharra

Samatzeko armarria

Izen ofiziala Sames
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Bidaxune
Auzapeza André Lassalle (2008-2014)
Herritarra samaztar
Koordenatuak 43°31′30″N 1°9′19″W / 43.52500°N 1.15528°W / 43.52500; -1.15528Koordenatuak: 43°31′30″N 1°9′19″W / 43.52500°N 1.15528°W / 43.52500; -1.15528

Samatze kokapena.PNG

Eremua 13,26 km2
Garaiera 0-58 m
Posta kodea 64520
INSEE kodea 64502
Biztanleria 387 bizt. (1999)
Dentsitatea 29,19 bizt./km²

Samatze Gaskoniako eta Nafarroa Behereko udalerria da, Agramonteko eskualdean dago kokaturik eta Lapurdi eta Landetako lurren artean dago enklabaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik Aturri ibaia igarotzen da, bere ibaiadar diren Biduze eta Paueko ibaiarekin batera.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larribère
  • Barta
  • Atxoeta

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akamarrerekin batera, Agramondeko dukerriaren menekoa zen baroierri bat osatzen zuen Samatzek[1].

Samatzen inauguratu zen baita 1912an Bidaxuneko Kantonamenduan inoiz egon zen tren geltoki bakarra. Baiona eta Tolosa arteko linean kokaturik zegoen eta Gixune eta Samatzeko geltokia zen. Geltoki hau, bidaiari falta zela eta 1970eko hamarkadan itxi egin zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
780 857 891 857 903 927 901 954 882
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
839 867 887 891 877 815 793 780 811
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
831 830 770 635 582 601 543 536 545
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
460 443 422 424 378 387 555 - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Polita gaztelua XIX. mendekoa da
  • Garateko baserria 1631koa da
  • Donibaneko etxea 1706koa da
  • Jasokundearen eliza XIV. mendekoa da eta Ama Birjina eta Umearen estatua bat du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samatze Aldatu lotura Wikidatan
  1. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa