Petilla Aragoi
|
Petilla Aragoi |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Petilla de Aragón | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
|
| Alkatea | Miguel Ángel Rodríguez Pérez (UPN) |
|
| Herritarra | petillar | |
| Koordenatuak | 42°27′41″N 1°5′33″W / 42.46139°N 1.0925°WKoordenatuak: 42°27′41″N 1°5′33″W / 42.46139°N 1.0925°W | |
| Eremua | 28 km2 | |
| Garaiera | 843 m | |
| Distantzia | 71 km Iruñera | |
| Posta kodea | 50686 |
|
| Biztanleria | 29 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 1,04 bizt./km² | |
Petilla Aragoi[1] (izen ofiziala: Petilla de Aragón) Nafarroako udalerria da administratiboki, geografikoki Zaragoza probintzian kokatuta badago ere (Cinco Villas eskualdean). Zangozako merindadean dago. Jeztazerekin batera, Euskal Herriko esklabe bakarra da.
Gaur egun herri txikia da urtez urte biztanleak galduz doana: 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 29 biztanle baino ez zituen.
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Petillan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Bi barrendegi dira: populazio osoa bizi den barrendegi nagusia eta Bastanes izeneko enklabe txikiagoa (hego-mendebaldean kokaturik dagoena). Elizari dagokionez, Jakako elizbarrutian dago eta Iruñeko artxidiozesian.
Mugakideak udalerri hauek ditu: iparraldean Navardún, ipar-ekialdean Isuerre, hegoaldean Uncastillo eta mendebaldean Sause.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2011 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 497 | 514 | 465 | 464 | 447 | 397 | 306 | 243 | 103 | 79 | 51 | 37 | 33 | 22 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Petilla Aragoin.
Ekonomia [aldatu]
Petilla Aragoiko udalerriaren mugen barruan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Sierra Selva" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 14,85 megawattekoa da.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
1984tik 2011ra herriko alkatea Paulino Rived izan da, Agrupación de Electores Petillense (AEP) elkartearen izenean.
2003ko hauteskundeetan, gehienetan bezala, aurkeztutako hautagaitza bakarra izan zen. 24 boto lortu zituen, guztien %100 [2].
2007ko hauteskundeetara ez zen inolako hautagaitzarik aurkeztu. Hori dela eta, Paulino Rivedek funtzioetan jarraitu zuen.
2011ko udal hauteskundeetan aspaldiko partetik alkatea aldatu egin zen, Miguel Ángel Rodríguez Pérezek hartu baitzuen kargua. Hautagai bakarra izan zen, kasu honetan UPNren izenean aurkeztuta[3].
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea herriko Plaza Nagusian dago eta 1951n eraiki zuten. Sotoa eta bi solairu dauzka. Kanpoaldeko hormetan harria eta porlana erabili ziren eraikuntza material gisa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Petilla Aragoiko udaleko idazkaria Xabierko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1984 | ||
| 1984-1987 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 1987-1991 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 1991-1995 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 1995-1999 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 1999-2003 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 2003-2007 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 2007-2011 | Paulino Rived Murillo | AEP |
| 2011-2015 | Miguel Ángel Rodríguez Pérez | UPN |
Ondarea [aldatu]
Monumentu erlijiosoak [aldatu]
- Donemiliaga eliza. XIII. mendeko gotikoko eraikin harriz egina, nabe bakarrekoa, bi tartetan banatua eta buru poligonalekoa.
- San Antonio ermita Bastanes-en kokaturik dago.
Monumentu zibilak [aldatu]
- Gaztelua: herriaren gainean dagoen muino batean zegoen gaztelua. Gaur egun, ordea, geratzen diren aztarna bakarrak harrietan 3 metroko altueran dauden ildaxkak dira. Baina dokumentazioari ikasita badakigu hiru pisudun dorre handi bat zuela, zurezko teilatu batekin. Bertako goarnizioa 30 gizonekoa izan ohi zen.[4]
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Petilla Aragoi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen herrian euskaraz hitz egiten zuen herritarrik.
Petillar ospetsuak [aldatu]
- Santiago Ramón y Cajal (1852-1934) Medikuntzako Nobel Sariduna herrian jaio zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Petillako emaitzak EITBn
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ Iñaki Sagredo. "Navarra. Castillos que defendieron al reino" ISBN 84-7681-477-1
Kanpo loturak [aldatu]
- Petilla Aragoiko Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Petilla Aragoiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.