Belen Gonzalez Peñalva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belen Gonzalez Peñalva
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBelén González Peñalba
JaiotzaBeasain1957ko abenduaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2017ko azaroaren 16a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Carmen

Belen González Peñalva (Beasain, 1957ko abenduaren 23a - Donostia, 2017ko azaroaren 16a) ETA erakundearen buruzagi historikoa, sarritan Espainiako estatuarekin izandako elkarrizketetan hartu zuen parte, besteak beste, Aljerian 1989an eta Suitzan 1999an.[1] "Carmen" izengoitia erabiltzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belen González Peñalva XX. mendeko 70. hamarkadan ETAn sartu zen. Madril komandoaren partaidea izan zen 80. hamarkadan. 1981ean Frantzian babestu zen baina 1983ko otsailean berriro ere Madrilera joan zen. Madrilen beste ETAkide historikoekin aritu zen: Juan Manuel Soares Gamboa, Jose Luis Urrosolo Sistiaga, Iñaki de Juana Chaos, Ines del Rio eta Esteban Esteban Nieto. 1989an Aljerren egin ziren Espainiako Gobernuarekin elkarrizketetan, bere bikotekidea zen Eugenio Etxebeste "Antxon" eta Ignacio Arakama "Macario"rekin batera erakundearen solaskidea izan zen. Felipe González zen Espainiako gobernu burua. Negoziazioak hautsi zirenean Belen González Dominikar Errepublikara deportatua izan zen. Herrialde horretatik 1998ko urrian ihes egin zuen. 1999an, Suitzan, PPren gobernuarekin izan ziren elkarrizketetan ere hartu zuen parte, orduan Mikel Antza eta Bixente Goikoetxea «Willy»rekin batera. Urte bereko urrian frantses poliziak Pauen atxilotu zuen. 2005eko azaroan Espainiara estraditatu zuten. Espainian epaitua izan zen, 700 urteko zigorra jasoz. Espetxe desberdinetan egon ondoren, minbizia detektatu zitzaion. 2009ko azaroan, bere egoera larria izanez, etxean jarraitu zuen bere zigorrarekin. 2017an hil zen, Donostiako Onkologikoan, 60 urte zituelarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]