Son Gohan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
書.svg
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Son Gohan
孫 悟飯
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 756. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 17. liburukia, 196. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 1. atala (animea)
Garrantzia Protagonista
Arraza Gizaki eta Saiya arteko nahasketa
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa Japonia Masako Nozawa
Euskal Herria Xebe Atencia
Euskal Herria Kepa Cueto (DBGT)

Son Gohan (jatorrizko japonieraz 孫 悟飯 edo Son Gohan ?), Dragoi Bola mangako eta, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT animeetako pertsonaia da. Son Goku eta Chichiren lehenengo semea da, erdi gizakia erdi espazioko gerlaria.


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Son Gohan Son Gokuren lehenengo semea da eta honen adopziozko aitonaren oroimenez bere izen berbera du. Txikitan erabilitako txapelean 4 izarreko Dragoi Bola darama itsatsita, Son Gohan aitonak Son Gokuri oparitutakoa. Bola hau aitonaren heriotzaren ondoren bere oroigarri bakarra dena. Gohanek Espazioko Gerlarien ahalmen asko bereganatzen ditu eta denborarekin bere aita gainditzera iristen da. Izan ere, bere gurasoen jatorria ezberdina denez, gizakia bakarrik edo espazioko gerlaria bakarrik balitz baino indartsuagoa da. Bera da gizaki eta saiya arteko nahasketatik sortutako lehen pertsona.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Goku guztiz ados ez egon, Chichik eskolara bidali zuen umea handitan zientzialari handia izan zedin. Baina lehenago Gokuk Iratxo Dortokaren irlara eraman zuen Bulma, Krilin eta Dortoka maisua bera ezagutu zitzan. Garai honetan Gohan oso haur lotsatia eta argia zen, 4 urte zituen. Buztana ere bazuen, garai batean aitak izan zuen bezala. Hauek ziren hain zuzen ere bere ezaugarri nagusiak. Bulmarekin batera Gohan izango zen inoizko pertsona argienetako bat, bere amaren ametsa betez.

Irlan zeudela, Raditz espazioko gerlaria azaldu eta bahitu egin zuen. Inork ez zuen Raditz ezagutzen, baina honek Gokuren anaia nagusia zela argitu zuen, eta beraz, haurtxoaren osaba. Bere espazio-ontzian gatibu zuela Raditz konturatu zen zer nolako indarra zuen Gohanek, bere aitarena baino handiagoa, eta indar hau pairatu behar izan zuen une batean.

Satan Txiki, Goku eta Raditzen arteko borrokan Gohan haserretu, espazio-ontzia hautsi eta izugarrizko kolpea eman zion Raditzi. Kolpe honi esker Goku eta Satankok eraso berria prestatu eta etsaia hiltzeko aukera izan zuten, nahiz eta Gokuk bere burua sakrifikatu behar izan.

Bere indarraz konturatuta Satan Txikik Gohan entrenatzea erabaki zuen Vegeta eta Nappa Lurrera iristen zirenerako. 6 hilabetez naturaren erdian utzi zuen haurra bakar bakarrik, dinosauroei eta beste zenbait arriskuri aurre eginez bizirauten ikas zezan. Hala ere, Satankok gertutik zaintzen zuen haurra. Hurrengo 6 hilabetetan Satankok arte martzialak irakatsi eta erruki gabe jotzen irakatsi zion. Urtebeteko epe honetan Gohan bi aldiz bilakatu zen Ozaru (gorila erraldoi), horregatik Satan Txikik buztana moztu behar izan zion. Gohanen berezko gozotasunaren ondorioz Satankok izugarrizko estimua hartu zion haurrari. Gokuren etsaia izan zen Namekeko gerlari hau, Gohanen lagun on eta irakasle gogor bilakatu zen. Etorkizunean izugarrizko gerlaria izango zen haurtxoak begirune handia zion Satan Txikiri, bera bezala janzteko haina.

Vegeta eta Nappa iristean gainerako Z gerlariekin batera ausart eta beldur gabe borrokatzen saiatu zen baina bere adin txikiaren ondorioz (5 urte) beldurtu eta atzera egin zuen. Nappak energia hiltzaileko tximista bat jaurti zionean, Satan Txiki parean jarri zen Gohan babesteko eta honen ondorioz gerlari namektarra bertan hil zen. Gohanek orduan haserretuta, eraso bortitz bat jaurti zion Nappari, babestu izan ez balitz bertan garbituko lukeena. Nappa Son Gohan zapalduta hiltzera zihoan momentuan bere aita Son Goku agertu eta gerlari txikia salbatu zuen.

Geroago, Vegetak, gorila erraldoi bilakatuta, Goku hilzorian utzi zuen eta behin bere itxura normalera itzulita, dena galduta zegoela zirudienean, Gohani berriz ere buztana hazi eta Özaru bilakatu zen. Vegetak buztana moztu zion baina bere gainera erori zen gorila erraldoia, eta etsaia larriki zaurituta utzi zuen. Honela garaitu zuten Vegeta.

Namekera eginiko bidaian Namektarren Buruzagi Nagusiak bere indar ezkutuak askatu zizkion Gohani baina Freezerren aurkako borrokan larriki zaurituta gelditu zen. Azkenean Gokuk, kondairetako Goi Gerlari bilakatuta, Satan Txiki hartu eta Lurrera abiatzeko agindu zion.

Cellen iristea baino lehen Gokuk eta Satan Txikik gogor entrenatu zuten txikia. Gokuk bazekien bera baino indartsuagoa izan zitekeela. Denbora eta Espazioaren gelan Gohanek Super Saiya izatea lortu zuen. Cellen jokoan, hasiera batean, Gohanek ezin zuen etsaiarekin. Cellek orduan, Gohanen benetako indarra ikusi nahian, bere lagunei Cell txikiak bidali zizkien eta Zibor 16 hil zuen. Amorratuta Super Saiya 2 bilakatu zen, Cell bere forma perfektuan erraz garaituz, beraz honek Lurra desegitea erabaki zuen. Gokuk hala ere Bat-bateko Lekualdaketaren bidez Kaitoren planetara eraman zuen bere burua sakrifikatuz. Baina Cellek bizitzea lortu eta askoz indartsuago itzuli zen Lurrera, bere forma super perfektuan. Azkenean Gohanek Celli irabaztea lortu zuen bere Super Kame Hame Harekin, aitak lagunduta.

Nerabezaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Videlek konbentzituta Arte Martzialen 25. Txapelketan parte hartu zuen. Txapelketan Kibitoren aurka borrokatu zuen Super Saiya 2 bilakatuz baina Spopovitch eta Yamuk borroka zelaian sartu eta energia lapurtu zioten Babidik Boo Ahaltsua piztu zezan. Munstroaren aurka borrokatzen saiatu zen, baina honek erraz irabazi zion, konorte gabe eta hil zorian uzteraino. Gero Kaio Shinen planetara eraman eta Kaio Shin Agureak entrenatu zuen. Honek Gohanen indar guztia askatu zuen, Super Saiya 3 bat irabazterainoko indarra lortuz eraldatu beharrik izan gabe. Honen abantaila nagusia energia kontsumo txikia da. Honela berriz ere Booren aurka borrokatu zen. Erraza izan zen, baina guztia korapilatu zen Gotrunks eta Satan Txiki irentsi zituenean. Azkenean bera ere irentsi zuen. Gero Vegetak eta Gokuk Son Goten, Trunks eta Gohan askatu zituzten, hauek ere Book irentsi baitzituen. Hiru gazteak hil egin ziren Book Lurra leherrarazi zuenean, baina Namekeko Dragoi Bolekin berpiztu zituzten.

Beranduago Videlekin ezkondu eta Pan izeneko alaba izan zuten. Entrenatzeari utzi eta bere borroka indarra asko jeitsi zen.

Dragoi Bola GT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako pertsonaia gisa ageri zen Dragoi Bola GTn. Bere parte hartzeek ez zuten askorako laguntzen eta ikasketetan buru belarri zegoen Gohan bat ageri zen, ez iraganean bezala borrokarako grina agertzen zuen Gohan hura. Kaio Shin Agureak aterako indar hori galdua zuen eta berriz ere Super Saiya bilakatu beharra zeukan borrokarako.

Gohanen borroka interesgarriena Umeren aurka egin zuena izan zen. Umek Son Goten hartu eta Gohani erronka bota zion, honek galdu egin zuelarik.

Super Zibor 17ren agerpenaren ostean, hildako guztiak itzuli zirenean, Rildo jeneralaren aurka borrokatu zen Pan salbatzeko. Baina Rildo jenerala jada oso zahartuta eta nekatuta ageri zen. Borroka honetan, Gohan ahul batek bere ezkerreko besoa galdu zuen, metalezko bihurtu zelako, baina etsaia garaitutakoan berreskuratu egin zuen.

Azken agerpen garrantzitsua, izar bakarreko dragoiaren aurkako borrokan izan zen. Borroka honetan, Booren aurka erabilitako jantzi laranjarekin ageri zen berriz ere. Hala ere ez zuen askorako balio izan, eta erraz garaitu zuen dragoiak.

Etorkizuneko Son Gohan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Androideek Trunks ez beste Z gerlari guztiak hil zitzuten etorkizunean, Gohanek (nagusia jada), Trunks entrenatzea erabaki zuen, bera bezala Super Saiya izan zedin. Ziborren aurkako borroka batean Trunks salbatu nahian beso bat galdu zuen Gohanek. Borroka honen ondoren biak larriki zaurituta gelditu ziren. Gohanek azken Indaba Miragarria Trunksi eman zion berau salbatzeko, baina zegoen egoeran egonda, shock egoeran erori eta azkenean Trunksek eraman behar izan zuen Gohan Bulmaren etxera, honek senda zezan. Sendatu ostean, berriz ere borrokara joatea erabaki zuten, baina Gohanek bazekien Trunks oraindik ez zela behar bezain indartsua, beraz, kokotean kolpe bat eman eta konorte gabe utzi zuen. Hala ere, bazekien etorkizuneko itxaropen bakarra Trunks zela eta oso indartsua izango zela. Honen ondoren, Gohan bakarrik abiatu zen borrokara. Hasiera batean oso parekatua zihoan borroka, baina Gohanek beso batean zuen ezintasunaren eta androideen haserrearen ondorioz Gohan akabatzea lortu zuten energi bolen eraso etengabe batekin.

Trunks, konortea berreskuratuta, Gohanen bila abiatu zen eta hilda aurkitu zuen kalean. Hau ikusita traumatizatuta geratu zen eta androideekin bizi guztirako gorroto izango zien. Hasarrearen ondorioz, lehen aldiz Super Saiya bilakatzea lortu zuen.

Saikyō no Senshi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saikyō no Senshi (jatorrizko japonieraz 最強の戦士 edo Saikyō no Senshi ?), edo egoera mistikoa edo Ultimate Gohan deitua baita ere, Boo Ahaltsuaren sagan Gohanek bakarrik erabiltzen duen maila bat da. Kaio Shin Agureak dantza magiko baten bidez Gohanen indar ezkutua ateratzen du. Egoera honetan Super Saiya 3 baten indarra baino askoz handiagoa da Gohanen borroka indarra. Energia ez dela Super Saiya egoeran bezain azkar amaitzen da abantaila nagusia. Ilea beltz kolorekoa du, baina normalean baino zerbait latzagoa. Booren saga amaitzean Gohan da gerlari indartsuena, fusioak eta xurgatzeak kontuan hartu gabe. Denbora pasa ahala, Gohanek indar hau galtzen du entrenamendu faltaren ondorioz. Dragoi Bola GTn horregatik bilakatu behar da berriz ere Super Saiya, nahiz eta azken hau ez den mangan agertzen.