Bilbao Ría 2000
Wikipedia(e)tik
(Bilbao Ria 2000tik berbideratua)
Bilbao Ria 2000, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako erakunde publikoak biltzen dituen sozietate anonimo publiko eta irabazi asmorik gabekoa da, 1992an sortutakoa. Erakunde eratzaileen artean SEPES (Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo), Bilboko Portu Agintaritza, Adif, FEVE, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Barakaldoko Udala daude.
Elkartearen zeregina da Bilbo metropolitarreko industria-eremu degradatuak eraberritzea. Horretarako, hirigintza, garraio eta bestelako arloetako egitasmoak koordinatu eta sustatzen ditu. Erabakiak administrazio-kontseilu batek hartzen ditu, beraz, esan daiteke lurzoru publikoak kudeatzen dituen enpresa pribatu baten moduan aritzen dela.
Eduki-taula |
[aldatu] Eginiko lanak
- Abandoibarra eta Lehendakari Leizaola etorbideak (Bilbo)
- Abandoibarra / Deustuko zubia arteko eskailerak eta igogailua (Bilbo)
- Abandoibarrako egoitzazko eraikinak (Bilbo)
- Abandoko geltokiaren berritzea (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea) (Bilbo)
- Ametzola Parkea (Bilbo)
- Ametzolako geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea eta Feveren geralekuaren berritzea) (Bilbo)
- Autonomiako geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea) (Bilbo)
- Bilbao-Concordia geltokiaren birmoldaketa (Bilbo)
- Burdinbidearen etorbidea (Bilbo)
- Cantalojaseko Zubia (Bilbo)
- Desertuko Enparantza (Barakaldo)
- Doña Casilda Parkearen luzapena (Bilbo)
- Ekintza ekonomikoen saila (Galindo operazioa) (Barakaldo)
- Errepide sare berria (Barakaldo)
- Euskadiko plaza (Bilbo)
- EuskoTranen A Linea (Bilboko tranbia) (Bilbo)
- EuskoTranen A Linearen luzapena (Bilboko tranbia) (Bilbo)
- Feve eta Renfeko bideen estalketa (Bilbo)
- Foruetako pasealekuaren erreurbanizazio eta oinezkoentzat egitea (Barakaldo)
- Gizarte Zerbitzuen Zentroa (Barakaldo)
- Herriko Plazaren berreraketa (Barakaldo)
- Ilgner eraikina (Barakaldo)
- Inguralde eraikina (Barakaldo)
- Jesús Mª Lazkanoren esku hartze piktorikoak San Mames geltokiko andenetan (hiri artea) (Bilbo)
- Kale berriak (Bilbo)
- Kale berriak eta kaleen zaharberritzea (Barakaldo)
- La Merced, Marzana eta Urazurrutia kaien hirigintza (Bilbo)
- La Peñako geltokia (Bilbo)
- "Lasesarre" futbol zelaia (Barakaldo)
- Lasesarreko Parkea (Barakaldo)
- Lasesarreko kiroldegia (Barakaldo)
- Memoriako pasalekua (hiri artea) (Bilbo)
- Miguel Navarroren pieza Ametzola Parkean (hiri artea) (Bilbo)
- Mineral kargaleku zaharraren zaharberritzea (Barakaldo)
- Olabeagako geltokiaren berritzea (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea) (Bilbo)
- Pedro Arrupe zaldaina (Bilbo)
- Portugaleteko kaia (Barakaldo)
- Ribera del Galindoko Parkea (Barakaldo)
- Riberako Parkea (Barakaldo)
- Riberako pasealekuak (Barakaldo)
- San Mames geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea) (Bilbo)
- Santurtziko Renfe Aldirikoen geltoki berria (Santurtzi)
- Sheraton Bilbao Hotela (Bilbo)
- Unibertsitateen etorbidea (Bilbo)
- Vicente Larrearen pieza Ametzolako geltokiko andenetan (hiri artea) (Bilbo)
- Zabalburuko geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea) (Bilbo)
- Zabor bilketa sistema automatikoa aire konprimitu bidez (Bilbo eta Barakaldo)
- Zubiarte Merkatal Zentrua (Bilbo)
[aldatu] Ekintza guztien zerrenda
- Bilbo
- Abando
- La Alhóndiga aisialdirako gunea
- Zabalburuko geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea)
- Abandoko geltokiaren berritzea (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea)
- Bilbao-Concordia geltokiaren birmoldaketa
- Abandoibarra
- Doña Casilda Parkearen luzapena
- Abandoibarra eta Lehendakari Leizaola etorbideak
- Unibertsitateen etorbidea
- Deustuko Unibertsitatearen liburutegia
- Zubiarte Merkatal Zentrua
- Abandoibarrako egoitzazko eraikinak
- Abandoibarra / Deustuko zubia arteko eskailerak eta igogailua
- Sheraton Bilbao Hotela
- EuskoTranen A Linea (Bilboko tranbia)
- EHUko Paraninfoa (proiektatuta)
- Campa de los Ingleses Parkea
- Riberako Parkea
- Pedro Arrupe zaldaina
- Paseo de la Memoria (hiri artea)
- Euskadiko plaza
- Iberdrola Dorrea
- Ametzola
- EuskoTranen A Linearen luzapena (Bilboko tranbia) (eraikitzen)
- Ametzolako geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea eta Feveren geralekuaren berritzea)
- Kale berriak
- Ametzola Parkea
- Miguel Navarroren pieza Ametzola Parkean (hiri artea)
- Vicente Larrearen pieza Ametzolako geltokiko andenetan (hiri artea)
- Zabor bilketa sistema automatikoa aire konprimitu bidez
- Feve eta Renfeko bideen estalketa
- Etxebizitzak (proiektatuta)
- Autonomia
- EuskoTranen A Linearen luzapena (Bilboko tranbia) (eraikitzen)
- Burdinbidearen etorbidea
- Autonomiako geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea)
- Basurtu
- EuskoTranen A Linearen luzapena (Bilboko tranbia)
- Feveko Basurto eta Elejabarri lurazpiko geltoki berrien eraiketa (proiektuan)
- Feveko bideen estalketa (egiten)
- Bilbao La Vieja
- Mariaren Bihotzaren Enparantzaren luzapena (proiektatuta)
- Miribilla Eskola Publikoa
- Cantalojaseko Zubia
- La Merced, Marzana eta Urazurrutia kaien hirigintza
- Garellano
- San Mames geltokia (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea)
- Jesús Mª Lazkanoren esku hartze piktorikoak San Mames geltokiko andenetan (hiri artea)
- Abusu
- Miribilla
- Suhiltzaileen eta udaltzaingoaren zerbitzuak (egiten)
- Miribillako geltokia
- Olabeaga
- Olabeagako geltokiaren berritzea (Renfe Aldirikoen Hego Ingurabidea)
- Hiri zuzenketa plana (proiektuan)
- Renfeko instalazioen lekualdatzea (proiektuan)
- Abando
- Barakaldo
- Ekintza ekonomikoen saila (Galindo operazioa)
- Lasesarre futbol zelaia
- Gizarte Zerbitzuen Zentroa
- Portuko kaia
- Ilgner eraikina
- Inguralde eraikina
- Renfeko Barakaldoko geltokiaren berritzea (proiektuan)
- Errepide sare berria
- Kale berriak eta kaleen zaharberritzea
- Etxebizitza berriak Galindon (eraikitzen)
- Riberako pasealekuak
- Galindoko Parke komertziala eta aisialdirako gunea (estudio fasean)
- Lasesarreko Parkea
- Ribera del Galindoko Parkea
- Desertuko Enparantza
- Pormetxeta Enparantza
- Lasesarreko kiroldegia
- Herriko Plazaren berreraketa
- Mineral kargaleku zaharraren zaharberritzea
- Foruetako pasealekuaren erreurbanizazio eta oinezkoentzat egitea
- Zabor bilketa sistema automatikoa aire konprimitu bidez
- Basauri
- Santurtzi
[aldatu] Erakundearen akziodunen egitura
- %25 SEPES (Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo), Espainiako Etxebizitza Ministerioa
- %15 Eusko Jaurlaritza
- %15 Bizkaiko Foru Aldundia
- %15 Bilboko Udala
- %10 Bilboko Portu Agintaritza
- %10 Adif
- %5 Barakaldoko Udala
- %5 FEVE
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Bilbao Ria 2000