Ametzola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ametzola

Bilbo
{{{nongo}}} bandera

{{{nongo}}} armarria

Izen ofiziala Ametzola
Antolaketa
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Barrutia

Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Errekalde
Herritarra ametzolatar
Koordenatuak 43°15′21″N 2°56′18″W / 43.25583°N 2.93833°W / 43.25583; -2.93833Koordenatuak: 43°15′21″N 2°56′18″W / 43.25583°N 2.93833°W / 43.25583; -2.93833

Ametzola.PNG

Eremua 0.26 km2
Garaiera 35 m
Euskaldunak  % (2001)
Posta kodea 48012
Biztanleria 12,824 bizt. (2006)
Dentsitatea 49.323 bizt./km²

Ametzola Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren distrituan kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Ametzola

Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan dago Bilboko udal kirol pabilioia, iurbentia Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta Exbasa Bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.

Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Guztira 485 biztanle bizi dira hektareako. Hau Bilboko bigarren dentsitaterik altuena da. Izan ere, Etxetxuko dorreak auzo hontan daude.

Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.

[aldatu] Garraio publikoa

Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus, eta tren linea daude.

[aldatu] Autobusa

Línea Ibilbidea Maiztasuna (min)
27 Arabella - Betolatza 15´
57 Miribilla - Basurtuko Ospitalea 60´ Astelehenetik Ostiralera
72 Larraskitu - Gazteleku 12´
76 Artatzu/Xalbador - Moiua Plaza 20´
77 Peñascal - Larreagaburu 12´
A8 Ametzola - San Justo 60´

[aldatu] Trena

[aldatu] Tranbia

Hurrengo urteetan, gaur egun Basurtun amaitzen den tranbia Errekaldeberriraino luzatuko da. Horretarako, Basurtuko Ospitalearen ondotik hasi eta Autonomia kalea zeharkatu ondoren, tranbiaren luzapenak Gordoniz kalean gora egingo du Errekaldeberriko auzoraino heltzeko.

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Etxetxu plaza
  • Trenbidearen etorbidea
  • Gordoniz kalea


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak