Binter Canarias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Binter Canarias
NT - IBB
Datuak
MotaAirelinea
HerrialdeaEspainia
Erabiltzen du
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala

Binter Canarias (edo, besterik gabe, Binter) Kanariar Uharteetan egoitza duen espainiar airelinea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an sortua, 2002ra arte Iberia L.A.E.rena izan zen. Urte horretan Iberiak Hesperia Inversiones Aéreas enpresari saldu zion. Hesperia Inversiones Aéreas Binter Canarias erosteko helburu bakarrarekin sortutako enpresa izan zen. 2003an, Hesperia Inversiones Aéreas, S.A. enpresak Binter Canarias, S.A. izena hartu zuen.

Bere hegaldietako batzuk Canarias Airlines filialak egiten ditu. Gaur egun, 500 serieko zazpi ATR 72, 600 serieko hamahiru ATR 72 eta erosi berri den sei E-195 E2 hegazkin ditu. Kanaria Handiko aireportua (edo Gandoko aireportua) Telde udalerrian, Kanaria Handiko uhartean, eta Tenerife uhartean, Tenerife Iparra aireportuan, La Lagunan, banatuta du egoitza soziala. Konpainia Kanarietako aireportu guztietara doa, eta, gainera, hamaika helmuga nazionaletara: A Coruña, Asturias, Jerez de la Frontera, Murtzia, Palma Mallorcakoa, Iruñea, Donostia, Santander, Vigo, Gasteiz eta Zaragoza. Halaber, Funchal,[1] Porto Santo Madeirako artxipelagoan eta Lisboara Portugalen, Agadirrera Marokon, Dakarrera Senegalen, Nuakxotera Mauritanian, Lillera, Marseillara eta Tolosa Okzitaniakoara Frantzian eta Turinera, Veneziara Italian. Binter Canariasek filial bat du Cabo Verden, Binter CV izenekoa. 2021ean lankidetza sinatu zuen DYA elkartearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.