Boko Haram
Wikipedia(e)tik
Profetaren Irakaspenak eta Jihad-aren Zabalkuntzari Konprometitutako Jendea (Arabieraz: جماعة اهل السنة للدعوة والجهاد, Jama'atu Ahlis Sunna Lidda'awati Wal-Jihad), beren Hausa izenagatik ezagunagoak, Boko Haram, Nigeriako ipar-ekialdean Kanuri jendea gehiengoa den zonaldeko erakunde terrorista da. Mohammed Yusuf-ek 2001 edo 2002an sortua, antolakuntza hau sekta islamikoa da eta helburutzat "sistema sekularra abolitu eta estatu islamikoa ezartzea" eta "Sharia herrialde osoko gobernuan ezartzea" du.
Egun egin duten erasorik handiena 2012ko urtarrilaren 22an gertatu zen, auto-bonbez, lehergailuz eta arma arinez 120 pertsonatik gora hil zituztenean[1].