Bund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bundaren eguneko ikuspegia.
Bundaren gaueko ikuspegia.

Bund edo The Bund (txinera sinplifikatuz: 外滩; txinera tradizionalez: 外灘; pinyineraz: Wàitān), Shanghaiko Huangpu Barrutian dagoen gunea da. Bunda Zhongshan kalean hedatzen da, antzinako Shanghaiko Nazioarteko gunean, Huangpu ibaiaren ondoan, eta Pudong Barrutiko Lujiazui gunearen aurrean.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bundeko eraikin gehienak babestuta daude, eta bertan estilo desberdineko 52 eraikin daude, estilo gotiko, neoklasiko, barroko eta Art Déco besteak beste. Eraikin gehienak XX. mendearen hasieran altxatu ziren, Shanghain sartaldeko potentzia kolonialek ezarritako merkataritza elkarteengatik. Horrez gain, Britainia Handia, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Japonia eta Errusia bezalako herrialdeen enbaxadak eraiki ziren bertan.

Shanghaiko gobernuak debekatu egin zuen 1980ko hamarkadan Bundaren inguruan eraikin altuak altxatzea, ibaiaren beste aldean dagoen Lujiazuin ez bezala.

Irudi panoramikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko irudiak, Bundeko eraikinik garrantzitsuenen eskema biltzen du:


Eraberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko martxoaren 28an gunea eraberritzeko proiektua amaitu zuten[1]. Bi urteetako lanen ondoren, Huangpu ibaiaren ondoko pasealekua handitu eta ondoko errepidearen zati bat lurperatu dute.

Bundaren gaueko ikuspegi panoramikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://i938.photobucket.com/albums/ad223/jfun2010/b5d6b00a.jpg

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bund Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 31°14′19.88″N 121°29′13.79″E / 31.2388556°N 121.4871639°E / 31.2388556; 121.4871639


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.