C-4 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbo–Parke ↔ Olabeaga
Bilboko Renfe Aldirien parte izan zen
c

Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakBizkaia,
 Euskal Herria
Geltokiak2
Bidaiariak173 500 (2003)[1]
JabeaBizkaiko Garraio Partzuergoa
Ustiapena
Hasiera2000ko maiatzaren 29a
Amaiera2003ko azaroaren 21a
EragileaRenfe Operadora
Ibilgailuak1
Datu teknikoak
Luzera1,5 km
Abiadura maximoa90 km/h
 Mapa
Map

Bilboko Renfe Aldirien C-4 linea ( estilitzatua) sareko lau lineetako bat izan zen. Lineak 2 geltoki eta 1,5 kilometro ditu guztira eta Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia Olabeagako geltokiarekin lotzen ditu, bitzuk Bilbo udalerrian dagoenak.

2000ko maiatzaren 29an inauguratu zen, Bilbo–Parke/Guggenheim eta Olabeaga geltokien artean eta 2003ko azaroaren 21an itxita zen.

Gaur egun, lineak ez du zerbitzurik ematen eta Bilboko tranbiak ordezkatu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 urtera arte Bilboko Renfeko Aldirien  eta  lineak Bilbo–Naxa izeneko geltokia zuten helmuga. Bilboko erdigunean ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Concordia geltokiaren behean zegoen geltokira heltzen ziren.

2000 urtean Bilbao Ría 2000 erakundeak Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea ireki zuenetik, trenak Bilbo erdigunetik lurpean pasaraziz,  eta  lineak Abandoko geltokian biltzen dira, eta aurreko trenbidea adar modura utzi zen,  linea sortuz. Abandoibarra proiektuaren gauzatzea hastearekin batera linea hau zerbitzuz kanpo utziz joan zen, eta anezka bihurtu zen Olabeaga eta garaian zegoen Bilbo–Parke/Guggenheim geltokiaren artean, azken geltoki hau eta Naxako geltokien arteko trenbidea eraitsiz, Bilboko tranbiaren lehenengo faseari bide emateko.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineak oso ibilbide laburra zuen. Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian hasi eta itsasadarrari jarraitzen zion, Olabeagako Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearekin bat egin arte.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

          Geltokia Gunea Udalerria Konexioak
  Bilbo–Parke/Guggenheim 1. gunea Bilbo
    Olabeaga 1. gunea Bilbo     

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfe Operadora enpresak ustiatzen zuen linea.

Batez besteko denborak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 lineak Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen zuen:

Flota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Bilboko Renfe Aldirietako flota»

Linean ibilgailu batek egiten zen lan guztira.[3]

Eraikitzailea Eredua Zenbakia Urtea Luzera (m) Garaiera (m) Edukiera Ateak
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles Renfe 446 1 1989 75,93 4,185 759 9

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren gune bakarra zeharkatzen zuen:[4]

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena 2004» (Noiz kontsultatua: 2014-08-22).
  2. (Gaztelaniaz) Vía Libre. «Bilbao Ría 2000, 20 urte da» (Noiz kontsultatua: 2014-08-26).
  3. «Trenen zerrenda» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema | bizkaiko garraio partzuergoa» www.ctb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]