Bilbo-Loiu aireportua
| Bilbo-Loiu | |||
|---|---|---|---|
| Informazioa | |||
| Aireportu mota | Publikoa | ||
| Eragilea | Aena | ||
| Hiria | Bilbo, Bizkaia (Espainia) | ||
| Garaiera | 42 m | ||
| Koordenatuak | 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°WKoordenatuak: 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W | ||
| Pistak | |||
| Norabidea | Luzera (m) | Gainazala | |
| 12-30 10-28 |
2.600 x 45 2.000 x 45 |
Asfaltoa Asfaltoa |
|
| Estatistikak (2012) | |||
| Bidaiariak | 4.171.092 | ▲%3,1 | |
| Zama | 2.262.750 | ▼%14,1 | |
Bilboko nazioarteko aireportua Loiuko udalerrian dago eta Bilboko aireportua da. Euskal Herriko garrantzitsuena da, bidaiari eta hegaldi kopuruan.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Loiu eta Sondikako aireportua eraiki aurretik beste kokaleku bat pentsatu zen Bilboko aireportua ezartzeko, Galeako labarretan alegia. Dena dela 1930eko hamarkadan Sondikako lehen aireportu xumea eraiki zen.
Aireportuko gaur egungo terminala Santiago Calatrava arkitektuak diseinatua da. Daukan formagatik "Usoa" ezizenez ere da ezaguna, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. 1997an zabaldu zuten eta Sondikako terminal zaharra ordezkatu zuen. Gaur egun, Sondikako terminala zama trafikoarentzako erabiltzen da. Terminal berriaz gain, kontrol dorre berria ere eraiki zen, arrano baten formakoa. Kontrol dorre zaharra terminal zaharraren ondoan mantendu da.
Guggenheim Bilbao museoa zabaltzearekin batera Bilborako hegaldien eskaria asko handitu zen, eta hegaldi merkeetako hainbat konpainia Bilboko aireportuan ezarri ziren, Easyjet eta Vueling esaterako. Easyjetek izandako arrakasta aireportuan betidanik egondako British Airwaysi kalte egin zion eta azkenik British Airwaysek Bilbo eta Londres artean eskaintzen zuen hegaldia kendu zuen.
2005 eta 2006ra bitartean Santander eta Gasteizko aireportuetan Londreserako hegaldiak jarri zituen Ryanair hegaldi merkeen konpainiak (Kantabriako eta Arabako agintariek pare bat milioi euroko ordainketak egin eta gero). Konpetentzia horrek Bilboko aireportuaren hazkundea eten du, Kantabria eta Araba Loiura etorri ohi ziren bidaiari askok orain euren jaioterritik hurbilago dauden aireportuetatik bidaiatzen dutelako.
Gaur egun, Bilbotik aireportura Bizkaibus zerbitzu zuzena dago, ordu erdiro Termibusetik irtetzen dena. Donostiarekin lotura ere badu, Lurraldebusek eskaintzen duena. Etorkizunari begira, aireportua eta Bilbo trenez lotu nahi dira. Horretarako, EuskoTren konpainia publikoaren trenbidea luzatu egingo da, eta Artxanda mendiaren azpitik tunel berri bat eraikiko da.
Ezaugarri teknikoak [aldatu]
Terminalak guztira sei finger dauzka, eta bi pista, 12-30 pistak guztira 2.600 metroko luzera dauka, eta 10-28 pistak 2.200 metroko luzera. Guztira hegazkinentzako hamar plataforma daude. Terminalaren alboan, autoa dohainik aparkatzeko lurpeko aparkaleku bat eraiki zen, guztira 3.000 autorentzako tokia duena. Mungiako autobide berria eraiki zenean, aireportura zuzenean doan sarbide bat eraiki zen.
Aireportuaren IATA kodea BIO da, eta ICAO kodea LEBB.
Hegaldiak [aldatu]
Gaur egun aireportuan operatzen duten konpainiak honakoak dira:
|
|
Charter hegaldiak [aldatu]
|
|
Estatistikak [aldatu]
![]() |
| Eguneratua: 2013ko otsailaren 13a.[1] |
Azken urteetan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakada aireportuak eginiko hegaldi kopuruaren handitzea ekarri du. Guggenheim Bilbao Museoaa ireki denetik europa osoko konpainia berriek hegaldiak eskaintzen dituzte Bilbotik. Euretarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira, baina beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnak ez dute inolako diru laguntzarik jasotzen. 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasa ziren Bilboko aireportutik, euretatik, 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.
| Urtea | Bidaiariak | Urtea | Bidaiariak |
|---|---|---|---|
| 1992 | 1.448.691 | 2003 | 2.850.524 |
| 1993 | 1.315.551 | 2004 | 3.395.773 |
| 1994 | 1.425.822 | 2005 | 3.843.253 |
| 1995 | 1.601.974 | 2006 | 3.876.072 |
| 1996 | 1.794.586 | 2007 | 4.288.698 |
| 1997 | 2.025.339 | 2008 | 4.172.903 |
| 1998 | 2.123.305 | 2009 | 3.654.951 |
| 1999 | 2.252.361 | 2010 | 3.888.969 |
| 2000 | 2.556.373 | 2011 | 4.045.613 |
| 2001 | 2.491.770 | 2012 | 4.171.095 |
| 2002 | 2.463.698 |
Hegaldiak bidaiarien arabera [aldatu]
| Postua | Hiria | 2011n | 2012an | Aldaketa | Airelineak |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 809.328 | 835.968 | ▲%3,29 | Iberia, Spanair, EasyJet, Ryanair, Air Europa | |
| 2 | 588.946 | 611.784 | ▲%3,88 | Vueling, Spanair, Ryanair | |
| 3 | 189.742 | 227.837 | ▲%20,08 | Vueling, Air Nostrum, Ryanair | |
| 4 | 211.913 | 204.050 | ▼%3,71 | Lufthansa | |
| 5 | 182.004 | 193.708 | ▲%6,43 | Lufthansa | |
| 6 | 174.073 | 191.962 | ▲%10,28 | Air France | |
| 7 | 230.155 | 164.615 | ▼%28,48 | Air Berlin, Vueling, Orbest Orizonia Airlines | |
| 8 | 180.945 | 162.350 | ▼%10,28 | Vueling | |
| 9 | 128.728 | 132.427 | ▲%2,87 | EasyJet | |
| 10 | 101.557 | 123.644 | ▲%21,75 | Vueling |
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) (xls) AENA, http://estadisticas.aena.es/csee/Satellite?Language=ES_ES&c=Page&cid=1113582476721&pagename=Estadisticas%2FEstadisticas&periodoInforme=Anual. Noiz kontsultatua: 2013-02-13
Kanpo loturak [aldatu]
- Bilboko aireportuaren webgune ofiziala (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
| Euskal Herriko aireko instalazioak | ||
|---|---|---|
|
Aireportuak: Miarritze-Angelu-Baiona • Bilbo-Loiu • Donostia-Hondarribia • Gasteiz-Foronda • Iruñea-Noain Aerodromoak: Itsasu • Berbintzana • Irunberri • Sesma • Tutera-Aguasalada Militarrak: Bardeetako tiro eremua |
||
