Carlos Salinas de Gortari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Salinas.jpg

Carlos Salinas de Gortari (Mexiko Hiria, 1948ko apirilaren 3a) mexikar politikaria da. 1988-1994 bitartean Mexikoko presidentea izan zen.

Finantza ministerioko kide zen 1971n, eta Mexikoko Barruti Federaleko Egitasmo eta Aurrekontuetarako ministro izendatu zuten 1982an. Lehendakarigai izan zen 1988ko hauteskundeetan PRI alderditik, baina haren garaipena gogor kritikatu zuten eskuindarrek zein ezkertiarrek, iruzurra egin izana leporatu baitzioten PRI alderdiari. 1988aren amaieran, lehendakari hautatu zuten. 1993aren amaieran eta 1994aren hasieran aurre egin behar izan zion Mexiko hegoaldeko Chiapas estatuan mexikar gobernuak hango indiarren eskaerei jaramonik egiten ez zielako gertatu zen matxinadari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Salinas de Gortari Aldatu lotura Wikidatan