Luis Echeverría Álvarez
Luis Echeverría Álvarez (Mexiko Hiria, Mexiko, 1922) politikaria da, Mexikoko lehendakari izana (1970-1976).
Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide izan da 1940tik aurrera. Hainbat kargu izan ondoren (Prentsa eta Propaganda Saileko zuzendaria, Finantzako zuzendaria eta Gobernuko ministro), Mexikoko lehendakari hautatu zuten 1970ean. 1968an, Barne Ministerioko idazkari zelarik, ehunka ikasle hil zituzten Hiru Kulturetako plazako sarraskian. 1976 arte izan zen Mexikoko lehendakaria. Ez Estatu Batuen, ez Errusiaren alde zeuden herrien erakundea bultzatu zuen. Presidente-kargua utzi zuenean (1976), Mexikoko enbaxadore izendatu zuten UNESCOn (1979 arte). Urte horretan, Australiara eta Zeelanda Berrira bidali zuten ordezkari diplomatiko gisa. Ondoren, Hirugarren Munduko Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Zentroko zuzendari izan da Mexikon. 1998an, Tlatelolcoko ikasle-hilketa ikertzen zituen legebiltzarreko biltzarraren aurrean deklaratu behar izan zuen. Harrezkero, zenbait aldiz eraman dute auzitara, genozidioa leporatuta. Giza Eskubideen Latinoamerikako Elkarteko (ALDHU) presidente izan da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.