Lázaro Cárdenas
Wikipedia(e)tik
Lázaro Cárdenas del Río (Michoacán, Mexiko, 1895 - Mexiko, 1970) Mexikoko politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Iraultzan parte hartu ondoren, Pancho Villaren agintepean, karrera militarrari ekin zion eta jeneral izatera iritsi zen. Michoacán estatuko gobernadorea izan zen 1928-1929 urteetan, eta laborarien egoera hobetu zuen.
Errepublikako lehendakaria izan zen 1934. urtetik 1940. urtera arte: gizarte-erreformak abiarazi zituen eta atzerriko enpresen nazionalizazioa bideratu zuen (petrolioa, 1938). Geroago Mexikoko Defentsa ministroa izan zen, eta ondoren Mexikoko armadako komandantea. Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) ezker joerako burua izan zen. Bakearen Stalin saria jaso zuen 1955ean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.