José López Portillo
Wikipedia(e)tik
José López Portillo' Mexikoko estatu-gizona eta ekonomialaria (Mexiko, 1920 - 2004). Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide egin zen 1945ean. Ministro kontseilaria, lehendakaritzako idazkariordea eta estatuko argindar-erakundeko lehendakaria izan zen Finantza ministro izan baino lehen (1973-1975). 1976ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen PRI alderdiaren eskutik, eta Mexikoko presidente izan zen 1982 arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
