Carlsberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carslberg garagardo desberdinak
Carlsbergeko elefanteen sarrera

Carlsberg Danimarkako garagardo lantegi garrantzitsuena da eta munduko konpainia handienetakoa.

Kopenhageko lantegian garagardo industriaren inguruko museo txiki bat dauka eta bisitaldiaren bukaeran bertan ekoizturiko garagardo desberdinen dastaketa egin daiteke.

[aldatu] Historia

Kopenhagetik gertu dagoen Valby muinoan sortu zuen 1847. urtean J.C. Jacobsen enpresagizonak. Izena semearen omenez jarri zion, Carlen muinoa esan nahi baitu danieraz. 1875. urtean Carlsberg Laborategia sortu zuen halaber, kalitate oneneko garagardoa metodo zientifikoak erabiliz lortzeko asmotan. Saccharomyces cerevisiaeren andui propioa lortu zuen Saccharomyces carlsbergensis izena eman ziolarik. Carl jacobsen semearekin izandako istiluen ondorioz Kopenhageko lantegiari izena aldatu zion Ny Carlsberg (Carlsberg berria) deituz.

[aldatu] Carlsberg konpainia

1970. urtean Kopenhageko beste garagardotegi bat hartu zuen, Tuborg, eta 1992. urtean Tetley ingelesa. Gaur egun Carlsberg Taldea munduko laugarren garagardo konpainia handiena da tamainan. 45.000 langile ditu eta munduko 50 herrialdetan saltzen da.

Carlsberg lantegian ekoizten diren markak:

Carlsberg Taldeak hartzen dituen markak:

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak