Celestino Peralta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celestino Peralta
Bizitza
JaiotzaKaparrotsu1879ko maiatzaren 6a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires, 1929 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Celestino Peralta Lapuerta (Caparroso, 1879ko maiatzaren 6a - Buenos Aires, 1929) apaiz eta hizkuntzalari nafarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaputxino bihurtuta eta Celestino María de Caparroso izena hartuta, 1905ean Iruñea apaiz ordenatu zen.

Lekarotzen, Aholku Onaren ikastetxeko irakaslea izanik, euskara buru belarri ikasi eta hizkuntzalaritzari ekin zion. Ikastetxean Aita Donostia irakaslea ere bazen eta biek elkarrekin lan egin zuten. 1919an euskaltzain izendatu zuten.

Gramatika bat idatzi zuen, Bernardo de Arrigarai ezizena erabiliz, Aŕigarai idatzita deitura.

1921ean Txile-Argentina Kaputxinoen probintziara eramana, 1928an, Buenos Airesean abituak utzi zituen eta hurrengo urtean bertan hil zen.

Bere omenez, Tuterako euskaltegia Arrigarai izena du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peraltaren euskal gramatika, 1923koa.
  • “La conjugación baska: sumario de lo más preciso y práctico de la conjugación del euskera”, Bartzelona, 1914.
  • “Euskel-irakaspidea, o sea gramática del dialecto guipuzcoano”, Totana, 1919.
  • “Lenengo irakurbidea aurrei euskaraz irakurtzen irakasteko: euskelzale batek aur euskaldunen onarako argitaratzen duena”, Bartzelona, 1920.
  • Gramática del euskera / Itzulbidea = Clave de temas, Aŕigarai-Ataun, Donostia, San Ignacio, 1932, Imanol Apalategi (Bonifacio de Ataun) elizgizonarekin batera egina.

Gainera, 1922an Madrilen Aita Donostiak Euskal eres sorta kantutegian lagundu zuen, 1926an, berriz, “La Baskonia” 1189. alean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]