Centuripe

Koordenatuak: 37°37′24″N 14°44′22″E / 37.623276°N 14.739489°E / 37.623276; 14.739489
Wikipedia, Entziklopedia askea
Centuripe
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Enna
Posta kodea94010
ISTAT kodea086007
HerriburuaCenturipe
Geografia
Koordenatuak37°37′24″N 14°44′22″E / 37.623276°N 14.739489°E / 37.623276; 14.739489
Map
Azalera174.2 km²
Altuera730 m
MugakideakAdrano, Bronte, Catenanuova, Paternò, Randazzo, Regalbuto, Biancavilla eta Castel di Iudica
Demografia
Biztanleria5.033 (2023ko urtarrilaren 1a)
−340 (2018)
Dentsitatea28,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0935
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLanuvio
Katastro kodeaC471
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaEN
comune.centuripe.en.it

Centuripe (latinez: Centuripae [1] Italiako udalerri bat da. Ennako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 5.033 biztanle ditu, 174,2 kilometro koadroko azaleran banatuta. Centuripeko ekonomia nekazaritzan oinarritu da, nahiz eta sulfurozko, gatz mineraleko erauzketak eta errekak egon.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centuripek honako udalerri hauekin egiten du muga: Adrano
Bronte
Catenanuova
Paternò
Randazzo
Regalbuto
Biancavilla
Castel di Iudica

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Dittaìno eta Salso ibaien artean kokaturik, Ennatik 61 kilometrora eta Cataniatik 121 kilometrora, probintziako ekialdean dagoen azken udalerria da. Herria mendilerro baten gainean kokatu zen, itxura berezia duena[2] (Paolo Orsiren iritziz, oilar baten oina ematen zuen); batez besteko altitudea 733 metrokoa da eta handik Etnako mendebaldeko magala dago ikusgai baita Simeto harana eta Cataniako goi-ordokia ere[3]. Centuripe mugakidea da Adrano, Biancavilla, Paternò, Bronte, Randazzo, Castel de Iudica Cataniako hiri metropolitarren udalerriekin, baita Catenanuova eta Regalbuto, Ennako probintziako udalerriekin ere. Haren eskualde zabala (17.295 Ha.) Dittaino eta Salso haranen zehar hedatzen da, Palermo-Catania autopistak zeharkatzen du. Lurraldearen lurzorua hareharriz, buztin-harriez eta konglomeratuez osatuta dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Centuripe)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.1 11.3 13.6 12.4 22.4 24.8 26.4 27.8 26.9 20.9 15.7 11.4 18.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.5 3.6 5.2 14.8 14.8 15.7 18.3 20.6 12.0 11.5 8.2 5.3 11.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 70.4 56.9 46.9 43.2 22.2 17.7 8.2 25.3 40.6 79.3 73.6 71.0 556.0
Iturria: Hong Kong Observatory[4]

Giza Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centuriperen jatorriak behinolako historiaurrean galtzen dira: Neoliton kolonizazio sedentarioa finkatu zen zenbait partetan, baina Paleolitoko dokumentazioa arraroagoa da[6]. Antropizazioaren gehitzea nabaritzen da Antzinako Brontze Aroan, baina Erdiko eta Amaierako Brontzean despopulatu zen. Aro Arkaikoan, sikuloak bizi ziren toki honetan[7] [8]. Hilobi-elementuak aurkitu dira: Piano Capitano auzoan, Gelso haranean; Casino auzoan, Difesa haranean eta Madonna auzoan. Nekropoliaren tamainak adierazten du herrixka bat baino gehiago zela[9]. Horko hilobiak eta bertoko beste herri batenak antzekoak dira, hareharrian induskatu eta K.a. VII. eta IV. mendeen artean erabili ziren[10]. Gaurko hirigunea egin da K.a. VI. mendeko beste hirigune baten gainean, nekropoliak eta zenbait aurkikuntzek adierazten duten moduan[11]. Tuzididesek esan zuen Kentoripa (Κεντὀριπα) sikuloen hiria zela[12], K.a. V. mendean. Sikuloek toki garaiezin hori aukeratu zuten hiria eraikitzeko, beranduago helenizatu bazen ere. Polibioren arabera, Italiako herriak (ausonioak, enotrioak eta morgeteak) Sizilian agertu ziren ere. Sikuloen eta protolatindar herrien arteko lotura, K.a. VI. mendeko Centuripen aurkitutako askos[13]batean adierazten da. Inskripzioak nabari azaltzen du sikuloera eta latinaren arteko lotura[14]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikuloen hiriak greziar garaian garrantzia hartu zuen, tirania eta askatasunezko aldiak tartekatuz. Erromatarrekin hasierako urteetan garrantziari eutsi zion[15]. Centuripe atenastarren aliatua izan zen Sirakusaren kontra borroka egin zutenean, (K.a 415-413) eta ia etengabe independentea izan zen (Agatoklesek kontrolatu arren 341) Lehen Gerra Punikoa arte.(264-241)

Antzinako Siziliako hiriak

K.a 404an, Centuripe Damone tiraniaren pean erori zen, Dionisioren aliatua. K.a. 368an Nikodemok hartu zuen boterea, K.a. 339 arte gobernatuz. Urte horretan, Timoleonek tiranoari ihesarazi zion eta centuripetarrak Sirakusara erbesteratu zituen, gero Centuripe kolono berriekin birpopulatzeko[16]. Hogeita zazpi urte beranduago, Agatoklesek kontrolatu zuen hiria, K.a. 312 arte. Ordurarte, Sirakusako garnizio bat egon zen hirian[17]. K.a. IV. mendearen erdian, zeramika artistikoa ugaritu zen, kromatismo handikoa. Hurrengo mendean ekoizpena handiago izan zen, polikromaturiko eta apaindutako baso handiekin[18]. K.a. III. mendean terrakotazko estatua txikiak ekoiztu ziren, tanagrar estilokoak. Heroiak eta animaliak ziren motiborik usuenak[19]. K.a. 263an, erromatar kontsulek Manio Valerio Massimo Messallak eta Manio Otazilio Krasok kartagotarren kontra hasi ziren. Zizeronek, In Verrem dio, Centuripe berez erromatarrekin joan zenez, hauek hiria aske (civitas immunis ac libera) aldarrikatu zutela baita zergarik gabekoa (civitas sine foedere) ere[20]. Harrez geroztik, garapen handia izan zuen, Siziliako erromatar hirien artean garrantzitsuenetariko bat izan arte. Honela, Zizeronen ustez, hiriak K.a. I. mendean, 10.000 biztanle zituen[21]. Honela adierazita dago aurkitutako ontziteri eta monumentuen aztarna ugarirekin[22]. Interesgarria da K.a. II. mendeko grekerazko inskripzio bat misio diplomatiko bat Erromara eta Lanuviora azaltzen duena. Horren ondorioz, Centuripe Lanuviorekin senidetu zen jatorri komunak zituztelako[23]. K.a. 38-35. urteetan, Sexto Ponpeio setiatu eta suntsitu zuen hiria Oktaviori fidela zitzaiolako[24], baina honek berreraiki zuen eta hiritarrei erromatar hiritartasuna eman zien[25]. Erromatar inperioko Centuripek monumentuen aztarnarik handienak utzi ditu: anitz eskulturak eta inskripzio. Hauetariko batean familia baten bilakaera irakur daiteke, kontsul bat eduki arte, hau da, Hadriano enperadorearen laguntzaile baten semea. Garapen momumentalarik garaia izan zen Hadriano eta Antoninoen artekoa[26], baina aztarna asko betiko galdu dira iraganeko arduragabekeriagatik eta bildumagileen harrapakaritzagatik. Inperioaren azken aldian, hiria gainbehera joan zen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 1000. urtean musulmanek Centuripe setiatu ondoren, 40 monje basiliotarrak hil zituzten. Roberto Guiscardek 1061ean, hiria setiatu zuen, baina harresi sendoengatik amore eman behar zuen[27]. Normandiar garai baketsua loraldi batez gozatu zuen Centuripek, baina suabiar aldian, hiria matxinatzean 1232an, Frederiko II.ak Centuripe menderatu zuen eta biztanleak erbesteratu zituen berriki eraikitako Augusta hirira[28], Rosario Patanèren arabera, Palermora erbesteratu bazituzten ere[29]. Halaere, ez ziren biztanle guztiak erbesteratu 1267 eta 1270 artean, Konradino Hohenstaufengoak hiria konkistatu eta zeharo txikitu ondoren, populazioa masakratu zuelako[30]. Orain bai, tokia biztanlerik gabe, ahaztu egin zen XVI. mendeko erdira arte. Lurrikara eta Etnaren erupzio batek, 1408an, Cataniaren inguruko eskualde asko suntsitu zituzten. Horren ondorioz, familia ugari Centuripen finkatu ziren.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesco I.a Moncadak, 1548an, hiria birfundatu zuen Centorbi izenarekin[31] eta eliza nagusia eraiki, XIX. mendeko hasiera arte bukatu ez bazen ere. 1628an, Centorbik 800 biztanle zituen. XVIII. mendean, hiriko aztarnek zenbait bisitari ekarri zituen, hala nola, Jean-Pierre Houël margolaria eta Ignazio Paternò Castillo, Biscariko printzea, zeinak XVIII. mendearen amaieran indusketa batzuk egin baitzituen Centuripen, Castrogiovannin eta Camarinan. Aurkitutako aztarnei esker meseo bat egin zuen, borboiena bezain kategoriakoa[32].

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borboiak izan ziren XVII. mendean Siziliako agintariak. Hauek, 1819.04.19tik sistema administratibo berriarekin, Sizilia zazpi probitziatan banatu zituzten: Palermo, Messina, Catania, Girgenti, Noto, Trapani eta Caltanissetta. Centorbi distritu-buru izendatu zuten, Regalbuto, Catenanuova eta Carcaci hiriak horren jurisdikzio pean jarriz. Garibaldiren armadan, 1860an, centuripearrak boluntario aurkeztu zirenez, oroitarri batek gogoratzen du Garibaldik hiriari emandako esker onak: Siziliako balkoia deitu zion. Italiaren bateratzea eta gero (1862.11.25), Centorbi izena 1863an aldatu eta Centuripe berreskuratu zen[33]. Urte hauetan, hiriak oparotasun handia izan zuen sufrezko mineralaren ustiapenaz, gaur egun abandonaturik. XX. mendeko hogeiko hamarkadan, 15.000 biztanle izan zituen, baina krisia dela eta, atzerapen demografikoa hasi zen gaur arte. Erregeak 1926an, Enna probintzia sortu eta Centuripe horren jurisdikzioarekin barruan sartu zuen. 1943ko abuztuan, aliatuek Sizilian lehorreratzean, Centuripen aurkitu zuten germaniarren erresistentzia gogorra bonbardaketarekin apurtu behar zuten. 38. irlandar infanteriako brigadak hiria konkistatu ondoren, Wehrmacht-ak Cataniako ordokia eta Simetoko harana utzi zituen[34].

Monumentuak eta toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar aldiko harresiko eta eraikinetako hainbat hondakin aurkitu dira, baita helenismo garaiko terrakota finak ere.

arkitektura erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eliza nagusia XVII. mendekoa
  • San Giuseppe eliza
  • San Gioacchino eliza
  • Sant'Antonio Abate eliza
  • Chiesa dell'Annunziata eliza
  • San Nicolò di Bari eliza
  • Sant'Agostino eliza
  • Crocifissoko eliza
  • Purgatorio eliza
  • Sacro Cuore di Gesù eliza
  • Augustalien tenplua

Arkitektura zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canturipeko Eskualdeko Museo Arkeologikoa XX. mendeko 20ko hamarkadan sortu zen, udaletxeko lokaletan behin-behineko kokapena izanik, baina 2000. urtean, egoitza berrira lekualdatu zen. Museoak Siziliako erromatar hondakin onenetarikoak ditu, hala nola, baxerak; inperioko aldiko eskulturak (Hadriano eta Oktavio), e.a. Arkeologia-guneen artean aipagarriak dira erromatar termak eta Konradino gaztelua, nahiz eta eraikin hau erromatar inperiokoa izan.

K.a. 240. urteko Centuripeko brontzezko txanpona, Jupiterren, hiriko patroiaren, buruarekin (aurrealde)

Centuripeko txanpongintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko oparotasun ekonomikoaren seinalea berezko moneta izan zen. Hiriko txanpon-etxea hasi zen lantzen K.a. 346. urtean[35]. Centuripeko txanpongintzazko eredu polit bat da K.a. 240koa, non Jupiter agertzen den (hiriko patroia), burua ereinotzez koroaturik, eta atzaldean tximista bat sikuloerazko Κεντοριπινον (centuripekoa) inskripzioarekin.

K.a. 240. urteko Centuripeko brontzezko txanpona, Jupiterren tximistarekin eta con i fulmini di Giove e la scritta (atzealde)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centuripeko ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintzan datza, gehienbat zitrikoak itsas-mailatik 400 metrotaraino. Gorako mailan, olibondoak eta arbendolondoak dira nagusi. Gainontzeko lurraldea larreak edo soroak dira. Centuripetik 4 kilometrora, artisautzazko lantegiak daude, non turistentzat antzinako zeramikazko ereduak errepikatzen diren. Eskualdeak oraindik sufrezko meategiak ditu, baina XX. mendeko 20ko hamarkadatik aurrera, bertan behera utzi ziren prezioen beherakadarengatik. Beste meategi batzuk gatzarriarenak dira. Hauetaz gain, ur mineralak daude.

Azpiegiturak eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centuripera heltzeko Catania-Palermoko A-19 autopista erabili behar da, Catenanuovako irteera hartu eta handik errepide probintziala jarraitu. Beste aukera bat da estatuko 121. errepidea hartzea, Simetoko zubia zeharkatu ondoren. Errepide beratik, Cataniako ordokitik, Muglia eta Catenanuova hirien zehar hel daiteke Centuripera. Catania-Palermo trenbidea erabiliz, Catenanuova-Centuripe geltokira heltzen da eta handik, errepidez, Centuripera. Hiriak 80ko hamarkada arte Mandarano-Centuripe, Carcaci geltokiak eta Motta Sant'Anastasia-Regalbuto trenbidea erabili zituen zitrikoak esportatzeko. Gaur egun linea hori itxita dago[36] eta merkataritzarako beste bide batzuk erabiltzen dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMICO, Vito: Dizionario topografico della Sicilia; Centuripe, I. liburukia, 315-318 or., Palermo, Salvatore Di Marzo Editore, 1858.
  • ANSALDI, F.: Memorie storiche di Centuripe, Catania, (riedizione a cura di P.Cacia), 1981, 1871.
  • BIONDI, Giacomo: Centuripe. Indagini su un territorio della Sicilia centro-orientale, in academia.edu. Kontsultatutako URL-a 2019.01.25ean.
  • CORCIA, Nicola: Storia delle Due Sicilie, dall'antichità più remota al 1789, IV. liburukia, Centuripe, 172-175 or., Napoli, Dalla tipografia Virgilio, 1852.
  • FINLEY, Moses: Storia della Sicilia Antica, Bari, Laterza, 1979.
  • FRASCA, Massimo: Centuripe ellenistica, il quadro generale, in Sicilia ellenistica, Consuetudo italica, Alle origini dell'architettura ellenistica d'occidente, Roma, Edizioni dell'Ateneo, 2006, 193-200 or.
  • GENTILI, G. V.: Centuripe, Enciclopedia dell'Arte Antica (1959), Treccani. Kontsultatutako URL 2019.01.25ean.
  • LIBERTINI, Guido: Osservazioni e nuovi documenti sull'autenticità dei tondi centuripini, Catania, Libertini, 1943.
  • LIBERTINI, Guido: Centuripe. Scavi nella necropoli in contrada Casino, 259-311 or., Catania, 1947.
  • MANZI, Elio; TRUCCO, Flavia; NISTA, Leila; DELPESCO, Daniela: Conoscere l'Italia-Sicilia, I. liburukia, Novara, Istituto Geografico De Agostini, 1991.
  • Museo archeologico regionale di Centuripe, Kontsultatutako URL 2019.01.25ean.
  • PATANÈ, Rosario: Centuripe ellenistica. Nuovi dati dalla città, in Sicilia ellenistica, Consuetudo italica, Alle origini dell'architettura ellenistica d'occidente, Roma, Edizioni dell'Ateneo, 2006, 201-210 or.
  • PATANÈ, Rosario: Ceramiche e reti commerciali nella Sicilia repubblicana: il caso Centuripe, Catania, 2006, 477-486 or. Kontsutatutako URL 2019.01.25ean.
  • PATANÈ, Rosario: Centuripe dalla preistoria alla distruzione medievale, in I Quaderni del Patrimonio Culturale Ennese Collana interdisciplinare del ServizioSoprintendenza per i Beni Culturali e Ambientali di Enna, 2012, 183-203 or.
  • PATERNÒ CASTELLO, Ignazio: Le antichità di Catania (a cura di Carlo Ruta), Palermo, Edi.bi.si., 2003.
  • RICHTER, Gisela M. A.: Polychrome Vases from Centuripe in the Metropolitan Museum, 2 lib., New York, Metropolitan Museum Studies, 1930.
  • RIZZA, G.: Scavi e scoperte a Centuripe nell'ultimo cinquantennio, in Centuripe, 2002, 9-40 or.
  • SANTANGELO, Stefania: Rinvenimenti monetali dalla proprietà Fiorenza in località Gelofia/Fontanelle; in, Giacomo Biondi (a cura di), Enna, 2010, Centuripe, Indagini archeologiche e prospettive di ricerca, ISBN 978-88-89375-06-8.
  • SMITH, Denis Mack: Storia della Sicilia medioevale e moderna, I. liburukia, Bari, Laterza, 1976.
  • SPOTO, Salvatore: Sicilia Antica, Newton Compton, 2002, ISBN 88-828.
  • ZEVI, Fausto: Siculi e Troiani (Roma e la propaganda greca nel V secolo a.C.), in La colonisation grecque en Méditerranée occidentale. Actes de la rencontre scientifique en hommage à Georges Vallet organisée par le Centre Jean-Bérard, l'École française de Rome, l'Istituto universitario orientale et l'Università degli studi di Napoli «Federico II» (Rome-Naples, 15-18 novembre 1995) Rome : École Française de Rome, 1999. 315-343 or. (Publications de l'École française de Rome, 251), Kontsultatutako URL 2019.01.25ean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. TALBERT, Richard: Barrington Atlas of the Greek and Roman World, ISBN 0-691-03169-X, 47. mapa, oharrak.
  2. FRASCA: 193 or.
  3. Centuripe[Betiko hautsitako esteka], (2019.01.22an kontsultaturik)
  4. "Climatological Information for Catania, Italy" - Hong Kong Observatory
  5. https://web.archive.org/web/20160418211419/http://demo.istat.it/pop2015/index_e.html URL 2019.01.25ean kontsultatuta.
  6. PATANÈ, Rosario: Centuripe dalla preistoria alla distruzione medievale, in I Quaderni del Patrimonio Culturale Ennese ”Collana interdisciplinare del ServizioSoprintendenza per i Beni Culturali e Ambientali di Enna, 2012, 183 or.
  7. TUZIDIDES: VI. 94, 3
  8. BIONDI: Centuripe (EN). Indagini su un territorio della Sicilia centro-orientale, p. 79
  9. PATANÈ, Rosario: Centuripe dalla preistoria alla distruzione medievale, in I Quaderni del Patrimonio Culturale Ennese ”Collana interdisciplinare del ServizioSoprintendenza per i Beni Culturali e Ambientali di Enna, 2012, 186 or.
  10. FRASCA, Massimo: Centuripe ellenistica, il quadro generale, in Sicilia ellenistica, Consuetudo italica, Alle origini dell'architettura ellenistica d'occidente, Roma, Edizioni dell'Ateneo, 2006, 194 or.
  11. BIONDI, Giacomo: Centuripe. Indagini su un territorio della Sicilia centro-orientale, 90 or.).
  12. FRASCA: op. cit. 194 or.
  13. Edariak gordetzeko zapaldutako txongila
  14. The inscription of Centuripe: language, meaning and historic background (2019.01.22an kontsultatuta)
  15. ORSI, Paolo: XI, Centuripe, un caso di rachitide antica, in Atti della R. Accademia dei Lincei, Memorie della Classe di scienze morali, storiche e filologiche (1901) Serie 5, Annata 298, vol. 9, nº 298, agosto 1901, 347-349 or. kontsultatutako URL 2019.01.24an.
  16. PATANÈ, R.: 186-187 or.
  17. DIODORO SIKULO: XIX 103, 3
  18. PATANÈ, R.: 187-188 or.
  19. (MORI, Attilio eta LIBERTINI, Guido: Centuripe, su treccani.it. 2019.01.22an kontsultatutako URL-a.
  20. MORI, Attilio eta LIBERTINI, Guido: Centuripe, su treccani.it. 2019.01.22an kontsultatutako URL-a
  21. ZIZERON: In Verrem II, 4, 50.
  22. FRASCA: op.cit. 193 or.
  23. MANGANARO, G.: Un Senatusconsultum in greco dei Lanuvini e il rinnovo della cognatio con i Centuripini, in "RendAccNapoli", XXXVIII, 1963, 51-64 or.
  24. DE VINCENZO, Salvatore: Tra Cartagine e Roma, p. 43, su books.google.it. Kontsultatutako URL 2019.01.22an
  25. ESTRABON: VI, 4, 272C
  26. PATANÈ, R.: op. cit. 190-191 or.
  27. LICINIO, Raffaele eta VIOLANTE, Francesco:, I caratteri originari della conquista normanna: diversità e identità nel Mezzogiorno (1030-1130), 135 or., su books.google.it. [1] kontsultatutako URL 2019.01.22an)
  28. GIUNTA, Francesco: La Coesistenza nel Medioevo: ricerche storiche, 83 or., Bari, Dedalo Libri, 1968.
  29. PATANÈ, Rosario: Centuripe de la prehistoria a la destrucción medieval. Op. Cit.
  30. (PATANÈ, R.: Op. Cit. 197-198 or.
  31. (PATANÈ, R.: Op. Cit. 198 or.
  32. CASTELLO, Paternò: Le antichità di Catania (a cura di Carlo Ruta), Palermo, Edi.bi.si., 2003.5 or.
  33. Italiako Erresuma, Errege dekretua 1205 zb., 1863.03.15ekoa, Regio decreto che autorizza il Comune di Centorbi ad assumere una nuova denominazione
  34. HAROLD, Alexander: Conquest of Sicily 10 July 1943 to 17 August 1943, in London Gazette, Second Supplement: 38205, London, King's Printer, 1948ko otsailaren 10, 1021 or. (Kontsultatutako URLa 2019.01.24)
  35. ERCOLANI COCCI, Manuela: 16 or., Dal baratto all'euro, Storia della moneta dalle origini ai giorni nostri, Editoriale Olimpia. Kontsultatutako URL, 2019.01.25ean
  36. Decreto ministeriale DM 73/T del 15 aprile 1987

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]