Giuseppe Garibaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garibaldi (1866).

Giuseppe Garibaldi (Niza, Piamonte-Sardinia, 1807ko uztailaren 4a - Caprera, Italia, 1882ko ekainaren 2a) italiar militar eta politikaria izan zen. Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia izan zen, Italiaren batasuna lortu zuten gudaldi militar asko eta askotan pertsonalki parte hartu baitzuen. Garibaldi Bi Munduetako Heroia ezizenez egin zen ezaguna, Hego Amerikan nahiz Europan egin zituen guda jardun ugarien ondorioz. Giuseppe Mazzini, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Benso, Cavour kontearekin batera, aberriaren aitatzat hartua dago Italian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardiniako itsas armadan aritu zen, eta 1833. urtean Mazzini zuzendari zuen Italia Gaztea higikundean sartu zen; horren kariaz hurrengo urtean erbestera alde egin behar izan zuen. Hego Ameriketan zenbait gerratan parte hartu zuen: Brasilen (1836), Montevideon (1842-46). 1848ko iraultza izan zenean Italiara itzuli zen. Berriro Hego Ameriketara joan behar izan zuen erbesteraturik, baina 1854. urtean berriro itzuli zen eta Piamonteko etxearekin eta Cavourekin bat egin zuen. 1859. urtean 5.000 ehiztariz osaturiko gudaroste batekin austriarrak menderatu zituen Varesen eta Brescian. Hurrengo urtean Sizilia hartu zuen (Mila Gizonen edo Alkandora Gorrien espedizioa) eta Napolin Piamonteko gudarostearekin bat egin zuen. Diputatu hautatu berri zela Niza Frantziaren eskuetan utzi izanak biziki haserretu zuen eta handik gutxira Vatikanoko Estatuen auzia zela eta Cavouren kontra altxatu zen. Aspromonten (1862) eta Mentanan (1867) menderatu zutela Caprera uhartera (Sardinia) erretiratu zen. 1870ean frantsesekin batera alemaniarren kontrako gerran parte hartu zuen eta Frantziako lau departamendutan diputatu hautatu zuten. Erromako Parlamentari izendatu zuten 1875. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Giuseppe Garibaldi