Cheder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cheder (Cheider ere izendatua; hebreeraz חדר, gela) oinarrizko eskola tradizionala da, haurrak judaismoaren oinarriak eta hebreera irakastea helburu duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chederrak XVIII. mendearen bukaeran Europan oso hedatuak egon ziren. Eskolak irakaslearen etxean izaten ziren, eta honi komunitate juduak edo gurasoek ordaintzen zioten. Normalean, mutilak bakarrik joaten ziren Chederretara, neskak norberaren etxean hezten zituzten bitartean. Bestalde, talde berean adin desberdineko mutilak biltzen ziren.

Umeak Chederretan bost urterekin hasten ziren. Alfabeto hebrearra ikasi ondoren, eta hebreeraz irakurtzen ikasita (Erdi Aroan, Europako juduen hizkuntza jiddisha zen), torah ikasteari ekiten zioten. Horrela, Livitikoarekin eta Talmudarekin hasten ziren. Ikasteko modu nagusia irakurgaiak ahots ozenez irakurtzea eta memoriaz ikastea zen. 13 edo 14 urterekin, gaztearen hezkuntza amaitzen zen, benei mitzvá jaia ospatuz, hots, gaztea gizon egiten zela ospatuz.

Ikasketekin jarraitu nahi zutenek, rabino edo sofer izateko, Yeshiva eskolara joan behar zuten. Mota honetako eskola ospetsuenak hiri hauetan zeuden: Worms, Fürth eta Praga. Gurutzadetako pogromoen eraginez, judu askok Ekiadleko europara ihes egin zuten. Migrazio horrekin batera, judaismoaren gune intelektuala ere mugitu zen, Ekialdeko Europan mendeetan zehar mantenduz.

XVII. mende bukaeran, Cheder sistemak judu ortodoxoen aldetik kritikak jasotzen hasi zen. Haskalako kide aurrerakoiek ere berdin egin zuten. Lehenen arabera, irakasleak ez zeuden behar bezain prestatuak. Kontuan izan behar da, irakasleek oso gutxi kobratzen zutela, eta irakasle ugari harakinak, abeslariak edo hilerriko langileak ziren. Era berean, irakasle batzuek ikasleak maila aurreratuetara igarotzeko erraztasunak jartzen zituzten, goiko mailetan ordaindu behar zuten eta.

Bigarrenen kritika desberdina zen. Haskalako aurrerakoien arabera, Chederrek hizkuntza isolamendua, eta baita isolamendu espaziala ere, bultzatzen zuten, juduen integrazioa oztopatuz. Horrela, bizi ziren herrialdearen hizkuntza ere ikastea proposatzen zuten, besteak beste.

Ideiok XVIII. mendearen aurrera hasi ziren praktikara eramaten, batez ere Alemaniako juduen aldetik. Bertan, judaismo erreformatu izenekoa sortu zuten, Freischulen ("dohako eskolak") izeneko berezko eskolekin. Horri hezkuntza unibertsalaren ezarrera gehituz, Cheder sistemaren bukaera gertatu zen, gutxienez herrialde alemanieradunetan. Hala ere, Ekialdeko Eurpan Chederrak Holokaustora arte exititzen jarraitu zuten.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko herrialdeetan, Chederrak badaude oraindik, zeinetara ikasleeak eskola-orduz kanpo joaten baitira. Beste zenbait kasuetan, eta bereziki judaismo ortodoxoaren jarraitzaileen artean, Chederrak eskola konbentzional bezala funtzionatzen dute. Era horretan Israelen ere funtzionatzen dute.