Worms

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Worms

 Renania-Palatinatua
Worms 01.jpg

armarria

Izen ofiziala Worms
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Renania-Palatinatua
Rheinhessen-Pfalz
Alkatea Michael Kissel (SPD)
Koordenatuak 49°37′54″N 08°21′35″E / 49.63167°N 8.35972°E / 49.63167; 8.35972Koordenatuak: 49°37′54″N 08°21′35″E / 49.63167°N 8.35972°E / 49.63167; 8.35972
Worms Alemania-n dago
Worms
Eremua 108,73 km2
Posta kodea 67501-67551
Biztanleria 81.736 bizt. (2010)
Dentsitatea 751,73 bizt./km²
Sorrera K.a. 14 urtea
Matrikula WO
http://www.worms.de


Worms, Alemaniako hiri bat da, Renania-Palatinatua estatuan dagoena, Rhin ibaiaren ertzean, Rheinhessen ardogintza eskualdean. Bere biztanleria, 80.000 biztanle ingurukoa da.

Eduki-taula

Etimologia [aldatu]

Zeltek Borbetomagus (ingurune urtsuko asentamentua) izena ema zioten baina erromatarrek Drusoren agindupean K.a. 14 urtean konkistatzerakoan izena latinizatu zuten eta Augusta Vangionum. VI menderako Vormatia izena zuen eta garai hartan ugari ziren juduek Vermayza (ורמיזא) eman zioten. Honen aldaera da gaur egungo Worms.

Historia [aldatu]

Goian aipatu bezala erromatarrek Augusta Vangionum eratu zuten K.a. 14 urtean aurrez zelten asentamendu bat zegoen tokian. hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Erromatarren garaian garrantzitsua izan behar zuen Hispaniako Betika probintziako ontziak ere aurkitu baitira. V. mendean burgundiarrek konkistatu eta beren hiriburu bihurtu zuten.

Hiriaren urrezko aroa Erdi Aroan iritsi zen. 1122an, Kalisto II.a aita santua eta Henrike V.a Alemaniakoaren artean sinatutako konkordatoak, amaiera eman zion Inbestiduren Kereilari. Martin Lutero, herri honetan zigortu zuten inperiotik erbesteratzearekin, 1521ean. 1521eko Wormseko Dieta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzar bat izan zen.

Judaismoa Wormsen [aldatu]

X. mendean sortu zen lehenengo komunitate judua. Lehenengo sinagoga 1034ean eriki zen eta berehala inguruko judutarren zentrua bihurtu zen. 1096an ordea gurutzadako zaldunek 800 judu erahil zituzten bertan. Oraindik bertan dirau XI. mendeko juduen hilerriak, Europa osoko zaharrena omen denak. Shlomo Yitzhaki (Rashi), Elazar Rokeach eta Yair Bacharach izan ziren Wormseko rabino garrantzitsu eta ezagunenak.

Monumentu eta eraikin bereizgarriak [aldatu]

Herritar ospetsuak [aldatu]

Hiri senidetuak [aldatu]

Worms hiri hauekin senidetua dago:

Galeria [aldatu]