Fürth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fürth

 Bavaria
Fuerth aus der Luft .jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala Fürth
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Erdikoa
Alkatea Thomas Jung (SPD)
Koordenatuak 49°29′0″N 10°59′″E / 49.48333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 49.48333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 49°29′0″N 10°59′″E / 49.48333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 49.48333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Fürth Alemania-n dago
Fürth
Eremua 63,4 km2
Garaiera 294,5 m
Posta kodea 90762–90768
Biztanleria 114.628 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.808,01 bizt./km²
Sorrera 1007
Matrikula
http://www.fuerth.de

Fürth hiri alemaniarra da, Bavariako eskualdekoa. Nurenberg mendebaldean kokatua dago, Frankonia Erdikoan eta bi hiri hauek, Erlangenekin batera, merkataritza eta industri gune garrantzitsua osatzen dute.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak 1007an Bambergeko obispoari Fürth eman ziola dioen dokumentua da hiriaren lehenengo aipamena. Fürth izena alemanez "ibia" edo "ibaiaren pasabidea" da, eta ziurra da data horren dezente aurretik izango zela asentamendua. 10 kilometro eskasera dagoen Nurenberg hasieratik garrantzitsuagoa izan bazen ere, 1062tik aurrera Fürthek merkatua egiteko eskubidea izan zuen.

Fürtheko udaletxea

Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek hirian kalte larriak eragin ondoren 1990 arte Ameriketako Estatu Batuetako Armada bertan izan da Txekiar Errepublikako muga zaintzen.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • Udaletxea (Rathaus): 1840 eta 1850 artean eraikizen Florentziako Palazzo Vecchioren irudira.
  • San Migel eliza (Michaeliskirche): 1100an eraikitako eraikina izanik, eliza protestante hau Fürtheko eraikinik zaharrena da. Dorreak 45 metrotako altuera du eta gotiko estilokoa da.
  • Antzokia (Stadttheater Fürth): Fellner eta Helmer arkitekto vienarrek eraiki zuten italiar pizkundeko estilora.

Kirolak [aldatu]

Hiriko futbol taldea SpVgg Greuther Fürth da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere XX mendearen hasieran hiru aldiz irabazi zuen Alemaniako txapelketa.

Hiri senidetuak [aldatu]

Fürth ondorengo hiriekin senidetua dago:

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Fürth